AZKEN ASTEBURUAK ERDIGUNEAN

Izugarrizko energiarekin hasi dugu urte berri hau, gazteak oso aktibo dabiltza eta gauza mordoa egin dugu azken aste hauetan: sorkuntzari tartea eskaini diogu, lehiaketak, tailerrak,…

Duela hiru aste, argazki ginkana egin genuen. Gazteei atera beharreko argazkia azaldu eta ahalik ta azkarren bueltatu behar zuten jolasarekin jarraitzeko. Ederto pasatu zuten!

Sukaldera ere joan ginen, eta guk geuk eginiko crepe goxoak jan genituen. Bitartean Erdigunean, karaokearekin bakoitzak bere artista sena atera zuen.

Irratia ere martxan izan genuen. Gazteek asko atsegin dute mikrofonoen bitartez berriketan ibiltzea.

Eta hau gutxi balitz, patinatzera irteera ere egin genuen taldetxo batekin!

Urrengo asteburuan, sorkuntzari tartea egin genion, Fieltro eta Narrugintza tailerrak eraman genituen, bakoitzak bere gauzak sortzeko.

Gainera, beti arrakastatsuak diren futbolin eta pinponean ibili ginen, ordenagailutan, mahai jolasetan, hankapalotan,…

Oso asteburu polita!

 

Azken asteburu honetan, Inauterietan pentsatuz, taldetxo bat haien mozorroak egiten hasi da. Telak erostera lagundu genituen, eta gero Erdigunean mozorroak egiten hasi dira.

1 irabazteko lehiaketa ere egin genuen, non minutu bateko frogak gainditu behar dituzten partehartzeileek. Ederto pasatu genuen, jolasean naiz ikusle bezala.

Domekan, Ndak-Ndak elkarteko kideak etorri ziren gurera. Haiek Senegalen nahiz Euskal Herrian egiten duten lana azaldu eta gero Djenbe ikastaroa eskaini zuten. Izugarri ondo pasatu genuen haiekin, eta oso aberasgarria izan zen!

Ttak! gazte taldearen mural batekin ere hasi gara.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude