San Andres eguna ospatu dugu oraingoan auzoko Gazte Txokoak, alkatetzak, auzokide talde bat eta gure erabiltzaile izandako eta diren gazte batzuekin batera.
Egitaraua honako hau izan da:
- Musu margotzea haurrentzat.
- Globo flexia haur eta gazteentzat.
- Mahai futbol txapelketa gazteentzat.
- Buru handiak.
- Txokolatada haur, gazte eta helduentzat.
Egun hau ospatzearen egitasmoa Gazte Txokotik bultzatu dugu, gure asmoak azaltzeko, auzoko alkatetza eta auzokide batzuekin bilera batzuk egin ondoren. Denok elkar lanean goian aipaturiko egitaraua antolatu dugu. Auzoko bizitzan eragitea, elkarlana bultzatzea, haur eta gazteentzako eskaintza bultzatzea, Auzoko eguna ospatzea izan dira helburuak.
Auzoko alkatetza eta auzokideekin elkarlana eskertzekoa eta nabarmentzekoa izan da. Aupa Zuek!!!