Udaixe 2013-ko ekintzekin jarraituz, atzo Paintball-ean jokatzera joan ginen Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaixoko gazteekin batera. Goizean paintballean jokatu genuen, eta gazteek euren punteria erakusteko aukera izan zuten. Adrenalina bota ostean, Debako hondartzara joan ginen bertan bazkaldu eta bainua hartzera. Egun ederra pasa ostean, 6-rak inguruan iritsi ginen bueltan Arrasatera, gehiagorako gogoekin !!!