Hilabetekako artxiboa: uztaila 2013
Bazkari italiarra !
Udaixe 2013-ko bigarren asteari amaiera emateko Musakolako gaztetxokoan sukaldaritza tailerra egin dugu. Bertan, bazkari italiarra prestatu dugu, eta pasta-entsalada, pizzak eta bizkotxo goxoa gertatu ditugu. Erdigunean erosketak egin ostean, gaztetxokora abiatu gara eta sukaldean aritu eta gero ederki bazkaldu dugu. … Jarraitu irakurtzen
Surf ikastaroa zarautzen
Atzo zarautzera egin genuen egun pasa Aretxabaletako, Aramaixoko eta Eskoitzako gazteekin batera. Zarautzera heldu bezain pronto, surf eskolara abiatu ginen eta bertan bi talde egin genituen. Lehenengo taldea tabla gainean zutik jartzen alegintzen zen bitartean, besteok eguneko lehen bainua hartu genuan … Jarraitu irakurtzen
Erdigunean jolasean
Atzo egun lasaia izan genuen gazteekin eta erdigunean ibili ginen, datorren egunetan egingo diren ekintzak prestatuz guztiok batera. Kanpaldiko eta ostiraleko bazkariko xehetasunak zehazteaz gain, joko desberdinetan ere aritu ginen, eta hauetan izar, ekilibrio zinta. Monterronera irten eta bertako zoru … Jarraitu irakurtzen
Mendi buelta + udalako igerilekura
Bigarren asteari hasiera emateko, medibuelta egin dugu eta udalako igerilekuetara joan gara. 11:ooetan gelditu gara eta Besaidera egin dugu bueltatxoa. Bero handia pasatu arren, arazo gabe heldu gara hiru probintzia elkartzen diren puntura. Ondoren, ondo merezita, igerilekuan bazkaldu dugu eta … Jarraitu irakurtzen
afaria + zine gaua
Udaixeko lehenengo asteari amaiera emateko, afari goxo goxo bat eta pelikula saio bat izan genuan atzo. pizza batzuk eskatzea erabaki genuen eta kostata baina azkenean “los juegos del hambre” pelikula ikustea erabaki genuen. Tripa bete bete egin ondoren pelikulan sartu … Jarraitu irakurtzen
Paintball-a Lasturren eta Debako hondartzan bainua !!
Udaixe 2013-ko ekintzekin jarraituz, atzo Paintball-ean jokatzera joan ginen Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaixoko gazteekin batera. Goizean paintballean jokatu genuen, eta gazteek euren punteria erakusteko aukera izan zuten. Adrenalina bota ostean, Debako hondartzara joan ginen bertan bazkaldu eta bainua hartzera. Egun … Jarraitu irakurtzen
Zirko tailerra eta afaria Gaztetxokoan !!
Asteazkenean gazteek zirko tailerrean ekintza desberdinekin gozatzeko aukera izan zuten eta euren trebetasunak erakutsi, hankapalo, monoziklo edo ekilibrio zintan besteak beste. Ondoren Musakolako Gaztetxokora joan ginen afaltzera, eta txef lanak egin ostean entsalada eta tortila desberdinekin tripa bete genuen, horrela … Jarraitu irakurtzen
gamarrako igerilekura irteera!
Atzo Arrasate eta Aramaixoko zeru grisa alde batera utzi eta gamarrako igerilekuko eguzkirantz abiatu ginen. Bertan futbolean, kartetan, palekin … ibili giñen jolasean baina batez ere, arrainak bezala ibili ginen uretan! 6rak inguru, denbora gehiago gelditzeko penarekin, etxe aldera buelta … Jarraitu irakurtzen