Ikasturtearen azken txanpa honetan, LH 6. mailako gazteei ateak ireki dizkiegu gaztetxokoetan, eta izugarrizko gogoekin etorri dira. Gauza mordo bat egin ditugu!!
Marrazki erraldoi bat egin genuen taldean, eta gero pareta batean eskegi genuen. Marraztea oso gustuko dute gazte berriek, eta beste modu bat erakutsi genien: ARKATZ KOOPERATIBOA!
Asteburu osoan zehar txapak sortzeko tailerra izan dugu martxan, eta gazteek haien gustura eginikoak eraman dituzte etxera.
Beti bezala mahai jolasetan eta futbolin nahiz pinponean ere une atseginak izan ditugu, eta karaokean kantuan izugarrizko barre algarak egin genituen!! Oso ondo pasatu dugu!!
Gainera, guzti hau gutxi balitz, musikodromoarekin bi kontzertu bana izan dugu bi asteburu hauetan; Oihan Vega eta La banda del abuelo.
Oihan Vegarekin irratsaioa grabatu zuten gazte batzuk, eta gero disko festaz gozatzeko aukera izan zuten. Izan ere, GazteGunea argiz eta musika dantzagarriz bete genuen dantzaldi paregabeaz gozatzeko.
La banda del abuelo taldeak berriz gazteeek hain ezagunak ez dituzten soinuak ekarri zizkigun taulagainera. haien zuzenekoa akustiko erara moldatu zuten eta giro goxoan haien musika gozatu genuen. Armonika, “Suge elektriko” edo australiar aborigenen Didgeridoo instrumentua bezalakoak entzun eta probatzeko aukera izan zuten gazteek! Itzela izan zen!!
OIHAN VEGA!