Elurra eta hotza nagusi izan diren asteburu honek, barruan bero goxotan egoteko gonbita ekarri digu. Eta ondo ekarri ere. Izugarrizko jendetza ibili da asteburu honetan gurean.
Bakoitzak bere gustuko ekintzak gauzatzeko aukera izan dugu.
Aipagarriena gure gazteek margotutako muralak izan dira, izan ere, artista batzuk eginak daude gure gazteak
Horretaz gain izugarrizko barre algarak egin ditugu Gaztegunera heldu berri den Hunga-Bunga jolasarekin.
Eta hau gutxi balitz, gainera, “El ultimo tren a Auschwitz” eta “Lo imposible” filmak ikusteko aukera izan dugu.
Hurrengo asteetan ere gogotsu egongo gara nahi duzuen guztia egiteko!