Joan den asteburuan jo ta su! ibili gara Erdiguneko Gazte Gunean. Alanbre eta gazteen sormenaz baliaturik bitxiak sortu ditugu, argazkian ikus daitekeenez, ederki pasa genuen eraztun, koro zein pultsera sortzen.
Gose ginela eta, sukaldera joan eta guk geuk eginiko krep goxoak dastatu genituen.
Hortaz gain, “El niño con el pijama de rayas” eta “Camino” filmak ikusi ditugu.
Asteburu honetan, teknologia berriak alde batera utzi eta betiko jolasei heldu diegu; Ezkutaketa izan da asteburuko potagonista. Alde batetik bestera ezkutuan eta korrika ibili gara!
Sukaldeaz gozatzeko aukera ere izan dugu eta txokolatezko palmeratxo gozo-gozoak dastatu ditugu.
Eta beti bezala gauza askoz gehiago egin ditugu, eskulanak, mahai jolasak, futbolina…
Datorren Zapatuan, Eskiatzera joango gara Valdezcaray-ko estaziora, eta inauteriak prestatzeari ekingo diogu! Animatu eta parte hartu!