Itziar Egidazu: Erguineko gaztetxokoko hezitzailea.

  • Noiztik zara
    hezitzaile? Noiztik Erguinen?

Aurtengoa hirugarren
urtea izango da txatxilipurdin. Aurreko bi urteak Musakolako Gazte
Txokoan egon eta gero, aurten Erguineko Gazte Txokoan egongo naiz,
beraz, neuretzat erronka berri bat izango da.

  • Nerabezaroa
    krisi aroa dela esan ohi da, ume izatetik heldu izatera pasatzeko
    adin tarte zaila. Ados zaude baieztapen horrekin? Zergatik?

Gazte bakoitza bakarra
denez, nerabezaroa bakoitzak bere modura pasatzen duen krisi bat dela
uste dut, beraz, guztiz ados nago. Aldaketa asko jasaten duten garaia
da, nortasuna finkatzen hasten dira, beraien autonomia areagotzen
hazten da, erabakiak hartzen hasten dira, lagunekin harremanak
aldatzen joaten dira, espazio publikoaren parte sentitzen hazten dira
eta itxura aldatzen joten zaie besteak beste.

  • Nerabezaroa
    krisi aroa izanda, eurekin lan egitea ez da erraza izango, ezta?
    Hala uste baduzu, zergatik da zaila eurekin lan egitea?

Gure hezitzaile lana
ongi burutzeko, beharrezkoa da beraiek gugana hurbildu eta gugan
konfiantza izatea. Hori litzateke beharbada hasiera baten zailena eta
ondoren egunerokotasunean, beraien beharrak detektatzea, beraien
kezkak argitzea, gatazken aurrean berauek kudeatzea, beraien artista
txikia azaleratzea eta abar izaten da gure lana. Nahiz eta egun edo
garai batzuk zailak izan, beste momentu askotan asebeteta irteten
gara lanetik gazteengatik harro sentituz.

  • Nolakoa da
    gaztetxoekin duzuen harremana? Zein da zuen metodologia,
    funtzionamendua?

Gu gazteekin bide-lagun
izaten saiatzen gara eta horretarako, beraiekin daukagun harremanak
sendoa izan behar du, konfiantzazkoa. Lehen aipatu bezala, gazte
bakoitza bakarra eta berezia denez, ez da berdina izango guztiekin.
Gazte batekin, agian, hilabete beharko duzu harremana sendotzeko,
beste batekin, aldiz, bost hilabete. Bakoitzak bere erritmoa dauka
eta gainera ezinezkoa izango da denekin konfiantza berdina izatea.

Gure Gazte Txokoetako
metodologia, labur esanda, helburu batzuk finkatuta hauek lortzeko
estrategiak burutzea litzateke. Estrategia hauek modu eta baliabide
ezberdinak erabiliz burutzen ditugu eta amaitzeko, baloratu egiten
dugu emaitza edo prozesua bera.

  • Nolakoa da,
    beti zure esperientzian oinarrituz, gaztetxoen sorkuntzarako
    gaitasuna orokorrean?

Gazteak etengabe ari
dira sortzen baina aspektu askotan, neure ustez, mugatuta daude. Beti
eman diete egin behar duten eredua eta hortaz, librea denean sormena
askatasunez erabiltzea batzuei kosta egiten zaie. Gizarteak etengabe
ereduak eskaintzen digu/die eta gu hauek apurtzen saiatzen gara,
gazte bakoitzak, nahi bezala askatasunean sortzeko eskubidea
daukalako.

  • Zein ekarpen
    egiten dio Erguingo Gazte Txokoak auzoari berari?

Nahiz eta ni bertan
hasi berria izan, badakit Erguingo Gazte Txokoak auzoari egiten dion
ekarpena, anitza dela. Gazteak bertan elkartzeko, euskaraz
mintzatzeko, jolasteko, proposatutako proiektuak egiteko, berriketan
egiteko, kezkak argitzeko… espazio bat izateaz aparte, aurten auzoa
biziberritzeko asmoz gatoz. Gazteak auzoa beraiena sentitu eta
eskaintzen dizkigun txokoak erabili dezaten nahi dugu.

  • Euskaraz lan
    egiteko arazorik bai?

Gazte Txokoan aurreko
bi urteetan, ez dut euskaraz lan egiteko arazorik izan, gazteen
gehiengoak euskara menperatzen du. Kasuren baten gazteak euskaraz
ezer ez jakiteagatik euskaraz eta gazteleraz egin behar izan diogu
hezitzaileok baina hau ez da oztopo bat izan guretzako.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Itziar Egidazu: Erguineko gaztetxokoko hezitzailea. bidalketan

  1. egilea: Yoko

    Ona! Lastima aurreko asteko Goienkarixan elkarrizketa osorik sartzeko aukeraik ez eukitzia…
    Izan gazte, izan ero…
    Ondo segi!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude