Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Udaixe
ekimenaren barruan azken irteera, 8.ekintza, egin dugu hiru egun hauetan.
Orio-Aiako Zingira kanpinera joan gara 18 neska mutilekin hain zuzen ere.
Bertan bi hezitzai8le egon gara, Jon Olivares eta Olatz Urkia. Primerako eguraldia egin digu hiru egunetan
zehar eta ezin hobeto pasa dugu arrainak bezala uretan ordu asko pasata.
Lehenengo
egunean kanpinean kanpinak muntatu, gure artean antolatu eta ezagutu eta
inguruak ezagutu genituen. Orioko hondartzan arratsalde pasa ederra eman eta
berriz ere kanpinera bueltatu ginen. Gauean, afal ondoren, apur bat berriketan
egin genuen pasatako egunari buruz eta hurrengo egunekoari buruz eta gero jolas
batzuk egin genituen korruan. Honen ondoren oheratu ginen eta gazteen oheratu
aurreko berriketan egon ziren arren gustura egin genuen lo.
Bigarren
eguna berriz oso intentsua izan zen. Goizean goiz jaiki eta gosaldu eta
indarrak hartu ondoren, Oriotik Zarautzera oinez egin genuen eta gero han
bertan Surf ikastaroa jaso genuen. Oso ondo pasa genuen olatuetan, gainera
itsasoa ere zakar xamar zebilen eta olatu dezente zeuden surfean aritzeko. Eta
arratsaldea bertan lasai pasa ondoren Oriora bueltatu ginen, dutxatu eta
afaltzera. Gaubeletan berriketa asko egin dugu eta atzo baita kantuan egin ere,
gitarra doinuak eta abesteak gazteak
apur bat lasaitu ondoren, ohera joan ginen eta denak lo seko gelditu ziren,
leher eginda baitzeuden.
Azken
egun honetan, gosaldu, kanpin guztiak jaso, den atxukundu eta Orion
hamaiketakoa egin dugu. Hondartzan bandera gorria zela eta ezin izan dugu azken
bainua hartu baina bertako gazte batzuekin jolasean bukatu dugu goiza.
Arratsaldeko hiruetarako Arrasatera iritsi gara poz-pozik. Gazteak agurtu eta
uda ona izan dezatela opa diegu.