SUA! Gaztetxokoetan frogatu dugun jolasa, kalean da.

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Txatxilipurdi
elkarteak karta jolas berria argitaratu du; SUA!

XVII.
mendearen hasierako udazken hartan, gorri-gorri zegoen Nafarroako
mendialdea. Eguzkia ezkutatzerako alboka hotsak entzuten ziren Saran,
txalapartaren ttakunak Ainhoan, irrintzien oihartzunak Urdazubin…
Gauero-gauero, herritarren artean ezkutuan bizi ziren inkisidoreek,
herritar bat akabatzen zuten herriko plazan sutan erreta. Herritarren
zeregina inkisidoreak deskubritzea da, horiek herri osoa akabatu
aurretik. (Miren Amuriza)

10
urtetik aurrerako pertsonek jolasteko karta jolasa da. Eztabaida
gaitasuna eta sinesgarri izatea beharko ditu irabazle izango denak.
Herritarren artean, Mari, sorgina, Mateo txistu, Galtazgorria, lamia
mikelats eta Atarrabi, kuxkuxeroa eskutatzen dira … Baita
inkizizioaren ordeakari batzuk ere!

Jokalari
bakoitzak tokatzen zaion pertsonaiari dagokion rola jokatu beharko
du Marik gidatuko duen jolasean.

Mari:
dena dakizu. Zure betebeharra funtsezkoa
da, jolasa gidatu eta dinamizatu beharko duzu, jolasa dibertigarri
bihurtuz.

Inkisidorea:
ezkutuan herritar guztiak sutan erre behar dituzu.Kontu handia izan
herritar batzuekin, botere bereziak dituzte eta!

Herritarra:
Kontuz kontuz, inkisidoreak zeintzuk diren
asmatu beharko duzu, hauek zu deskubritu eta herriko plazan erre
aurretik. Adi! Herritarren artean botere bereziak dituzten
herritarrak ere badaude: Sorgina, Galtzagorri, Lamia… Horien botere
berezia erabiliz inkisidoreak deskubrituko dituzue!

Karta
jolasa salgai dago. Elkar dendetan edo Txatxilipurdiko bulegoan.

SUA!
Jolasa baino gehiago: eztabaida, azpijokoa, emozioa…

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude