Auzoetako gaztetxokoek ateak itxi dituzte datorren urterarte.

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Ostiralean itxi zituzten gaztetxokoek
aurtengoz ateak. 2012. urtean berriro ere izango dituzte gazteek
gune hauek irekita beraien proiektutxoak gauzatzeko, lasai egoteko ,
hitz egiteko, ondo pasatzeko, jendea ezagutzeko, aserretzeko,… eta
beste mila kontutarako!!

Erguineko gaztetxokoak bizkotxo ederra
bat eginez esan zion agur 2011ri, musakolan aldiz kontzertua ere izan
zuten, RPL taldeak eskaini zuena. Gainera jende ezberdinak hartu zuen
mikroa eta baita instrumentuak ere eta giro polita sortu zen
gaztetxokoan. Gazte eta rockero!

Musakolako gaztetxokoan bestalde,
txotxongiloak egiten ibili dira azken asteetan, baita RPL taldearen
murala gauzatzen ere, ikusi eta ea zerbait gogorarazten dizuen!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude