p { margin-bottom: 0.21cm; }
Udaixe 2011
Uda giroan, opor
egunetan, eguraldi onarekin mila aukera dituzte Arrasateko gazteek
beraien aisialdiaz gozatzeko, udalekuak, lagunekin planak…
Arrasateko udalak eta
Txatxilipurdi elkarteak 2011. urteko uztailerako eskaintza berezia
prestatu dugu 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Arrasateko auzoetako
gaztetxokoak itxiko ditugu eta herrian bertan gelditzeko erabakia
hartu duten gazteeek, proposamen bereziak izango dituzte uztail
guztian zehar. Prest dago Udaixe 2011!
Nabarmentzekoa da 2011.
urte honetan irekiko dela Erdigunean eraikiko den Gaztetxoko berria,
eta Udaixeko ekintzen baitan aurkeztuko zaiela gazteei lokala.
Honetaz gain irteera eta eskaintza freskagarria prestatu dugulakoan
gaude, hona hemen Udaixe 2011ko eskaintza:
Ekainean San Juanak eta
gero bi ekintza egingo ditugu herrian, biak ere doakoak eta irekiak:
-
Ekainak 27
tropijaia Biterin. Arratsaldeko 17:00etan jai tropikala Biteri
plazan -
Ekainak 29
Gaztetxokoa ezagutzen. Arratsaldeko 18:00etan erdiguneko
gaztetxokoko ateak irekiko ditugu
Uztailean zehar izaera
ezberdineko irteerak antolatu ditugu, baita Arrasateko igerilekuetan
gauzatuko diren txapelketa ezberdinak edo herrian bertan gauzatuko
diren ekintzak ere.
Uztailak 4 Abentura
irteera
Uztailaren 4ean Abentura
irteera izango dugu, Beigorri abentura parkera joango gara
Lekunberrira, bertan zuhaitzen gainetik zirkuitua, tirolina,eta
bestelakoak pasa ondoren Nafarroan pasako dugu eguna. Irteeraren
prezioa 10 eurokoa izango da. Irteerako ordua goizeko 9etan autobus
geltokian.
Uztailak 6 Orientazio
lasterketa
Uztailaren 6an berriz
Orientazio lasterketa bat antolatu dugu Urkulu inguruan, 5 pertsonako
taldeak osatuko ditugu eta taldeak beraien artean lehiatuko dira mapa
eta ipar-orratza eskuan dituztela. Ibilbide zuzena gauzatzen duen
lehen taldea izango da irabazlea. Lasterketan izena emateko 2 euro
ordaindu beharko dira. 11-tan Urkulun hasiko da lasterketa.
Uztailak 7
Igerilekuetan txapelketak eta tailerrak
Uztailaren 7an
igerilekuetan egingo ditugu txapelketa eta tailerrak ezberdinak
(Skate, pin-pon, eskulanak) Igerilekuetan dauden gazteek parte hartu
ahal izango dute, eta Udaixen dabiltzan gazteek sarrera doan izango
dute.
Uztailak 11 Gamarrako
igerilekuetara irteera
Uztailaren 11an Udaixen
klasiko bat bilakatu den Gamarrako igerilekuetara irteera egingo
dugu, 5 euro ordaindu eta goizeko 11etan irtengo gara Gasteiz aldera.
Uztailak 13 Kostara
irteera eta ur ekintza
Kostaldera joango gara,
eguna hondartzan eta ur ekintzaren bat (surf ikastaro edo piragua)
egiteko erabiliko dugu. Goizeko 9etan irtengo gara eta 15 euro
ordaindu beharko da irteerara etortzeko.
Uztailak 14 Mendira
lotara izarrak ikustera
Uztailaren 14an bazkaldu
eta gero Aitzorrotz ingurura joango gara, asmoa bertan gaua igaro eta
izarrak ikustea izango da. Uxarran antolatuko dugu kanpamendua.
Irteera honetara etortzeko 2 euro ordaindu beharko dira eta plaza
mugatuak egongo dira.
Uztailak 18
Afari-merienda eta beldurrezko pelikula erdiguneko gaztetxokoan.
Erdiguneko gaztetxokoan
elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan afari-merienda eta beldurrezko
pelikula ikustea izango da plana. 2 euro ordaindu beharko dira
etortzeko.
Uztailak 20 AlbiƱara
egun pasa
Uztailaren 20an irteera
egingo dugu, AlbiƱara joan eta parrillada egitea da asmoa. Goizeko
11etan elkartuko gara. 2 euro ordaindu beharko dira etortzeko.
Udaixe egitasmoari
amaiera emateko 4 egunetako irteera antolatu dugu uztailaren
21-22-23-eta 24a. Gazteek hala eskatuta, kostaldera eta kanpinean
joango gara. Irteera honen informazio zehatza, izen ematen duten
gazteekin egingo den bileran emango da.
Irteera eta ekintza
askotan izena eman eta matrikula bat ordaindu beharko da, izen
emateko gazteen artean banatuko ditugun fitxak bete eta parte hartu
nahi den ekintzen matrikulak ordaindu beharko dira, esku dirutan edo
kontu korrontean sarrera eginez. Irteerak ezin gauzatu badira beti
egongo da gazteentzako eskaintza erdiguneko gaztetxokoan.