p { margin-bottom: 0.21cm; }
Aurten ere euskara elkarteaok 14-16
urte bitarteko gazteentzako Kosta ala kosta Udaleku ibiltaria
antolatu dugu, Bergarako jardun, Arrasateko Txatxilipurdi eta
Plaentxiko Pil-pilean elkarteok Araban hasi eta Gipuzkoako kostan ,
Zarautzen, amaituko den ibilbidea prestatu dugu, Tartean mila
abentura izango dira, bertso afariak, tailerrak, ekintza ezberdinak,
sexualitate tailerra, Surf ikastaroa, kontzertuak…eta beste mila
kontu!
Araban hasiko dugu abentura Otaza
auzoan eta bidean lo leku ezberdinak aurkitzen joango gara Degurixa,
Gatzaga, Plaentxi… Zarautzeko kanpinean abenturako azken egunak
igarotzeko.
Udaleku ibiltaria da, eta parte hartzen
duten gazteek lo leku batetik bestera txangoak egingo dituzte beti
ere antolakuntzen gabiltzan elkarteon jarraipenaz. Dena den ez da
prestaketa berezirik beharko ibilaldi hauek egiteko, edonork egiteko
modukoak dira eta!
Jatorduei dagokionez, gazteek prestatu
beharko dituzte bazkari afari eta bestelakoak, nahiz eta egun
batzuetan antolakuntzak afari goxoa prest izango duen gazteak
ibilaldiaren helmugara heltzen direnerako.
Abentura uztailaren 5ean hasiko da
Garaio urtegiaren inguruan eta uztailaren 16an amaitu Zarautzeko uda
giroan. Udalekuan izen emateko azken eguna maiatzaren 6a izango da
eta bere prezioa 275 eurokoa da.