Mahaiaren inguruan bilduta bertsoekin gozatzeko aukera izan genuen zapatuan Erguingo gaztetxokoan. Izan ere, 25 lagun animatu ginen parte hartzera. Mikel Arrillaga eta Felipe Zelaieta izan genituen bertsotan
eta umore ona eta txantxak ez ziren falta izan. Giro eder eta
umoretsuaz disfrutatu genuen eta txalo asko eskaini genizkien bertsolari biei.
Bestalde, datorren zapatuan, mahai jolasen txapelketa edo Tourra antolatu dugu Kulturaten. arratsaldeko 17:00etatik aurrera mahai jolas ezberdinak aurkeztuko ditugu!