p { margin-bottom: 0.21cm; }
Azaroaren 13an larunbata Eskalada plan
erakargarria daukagu gaztetxokoetako aste bukaeretako ekintzen
baitan.
Azken hileetan, paintball, zaldian
ibiltzera irteera edo dantza maratoia egiteko aukera izan badugu.
Aste bukaera honetan Eskalada munduan lehen urratsak emateko aukera
izango dute gerturatzen diren gazteek. Goizeko 11:30etatik aurrera
Erguineko gaztetxokoko boulderrean eskalada saioa egingo dugu,
gaztetxokoan bazkaldu eta arratsaldean kanpora irtengo gara.
Bergarako polikiroldegian sokak, arnesa eta bestelako gailuak
erabiltzen ikasteko aukera izango dugu.
Informazio gehiago behar duenak dei
dezala Txatxilipurdira 943795446
Izen ematea doakoa da.
Materiala Txatxilipurdik jarriko du.