kosta ala kosta egingo dugu!

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Aurten ere Udaleku ibiltaria antolatuko dugu
Txatxilipurditik 14-16 urte bitarteko gazteentzat. Kosta ala Kosta udalekuaren
bigarren edizioa izango da. Pasa zen udan Donostiatik hasi eta Lekeitioraino
heldu baginen , aurten Araban hasi eta bizkaiko kostara heltzea izango dugu
helburua.

 

Aurten gainera Euskal Herriko herri
ezberdinetako gazteak izango dira ibilbidea gauzatuko dutenak, Lasarteko Ttakun,
Durangoko Berbaro eta Bergarako Jardun elkarteekin batera antolatuko da kosta
ala kosta eta bertako gazteak ere izango dira abenturan parte hartzen.

 

Eta zein izango da ibilbidea?

 

Araban hasiko gara Garaion hain zuzen, bertako
Otazako etxean egingo ditugu lehen bi egunak, taldea elkar ezagutu, eta kostara
bidean jarriko gara, gatzaga izango da hurrengo geldialdia, bertan lo egin eta
Anboto azpirantz habiatuko gara, Mariren babesean gaua pasa eta Durangaldera,
Matienako frontoia izango da kostara heldu aurretik izango dugun basea. Matienatik
Urdaibaira eta laida eta Mundakako kanpinetan gozatuko dugu itsasoaz, ekintzak,
bainuakā€¦

 

Azken ibilbideak Gaztelugatxe izango dute
helburu eta hasiera, bertan klo egiteko erronka baitugu, izarrak eta itsasoa
izango ditugu lagun, azken egunak aterpetxe batean egingo ditugu, lasai amaitu
eta lagunak agurtzeko!

 

Uztailaren 6an hasiko dugu abentura,
kontzertu, eskalada, ur ekintzak izango dira ibilaldian aurkituko ditugunak,
ibili ere ibili beharko gara eta ahal dugunean guk geuk prestatuko ditugu
otorduak!

 

Gurekin batera etorri nahi?? Izen ematea
irekita dago, eta plazak mugatuak dira anima zaitezte! Informazio gehiagorako
deitu Txatxilipurdira!!


Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude