Arrasate hiru gazte
txokoek irail erdialdean zabaldu zituzten ateak. San Andres, Erguin eta
Musakolako gazte txoko hauetan, egunero egunero,
asteartetik larunbatera 12-16 urte bitarteko gazteek beraien txokoa izateko
aukera dute, beraiek proposatutako ekintzak aurrera atera eta mila proiekturen
berri izateko aukera ere izaten dute.
Gazte txokoetako dinamika,
gazteek beraiek definitzen dute bertako hezitzaileekin batera; sukaldaritza,
zine proiekzioak, irteerak, eskulanak, jokuakā¦
Datorren aste bukaeran
adibidez, surf egitera joango gara
Zarautzera. Honetarako zarautzeko surf eskolarekin egin dugu bat eta ikastaroa jasoko dute gazteek.
Gazte txokoak irekiak
dira, ez da izenik eman behar bertara joateko ezta bertako ohiko ekintzetan parte hartzeko ere.
Irteerak ere irekiak izaten dira, hori
bai surf ikastaroa bezalako ekintzetara etortzeko izena eman behar da, edozein
gaztetxokoetara joan eta hezitzaileri esatea besterik ez da behar. Zarautzera egingo dugun irteera etortzeko 12
euro ordaindu beharko dira.
Urte guztian zehar
irteera eta ekintza mordoa egiten dira gazte txokoetatik, eta blog hau guzti honen berri emateko tresna izango dugu.