Aste bete egin dute Arrasate eta Bergarako 29 gaztek Euskal Herriko kostako leku ezberdinak ezagutzen. Donostian hasi zuten ibilaldia Uztailaren 3an eta Orio Zarautz eta Lekeition lo eginez kostaldeko leku ezberdinak ezagutzeaz gain ekintza mordoa ere egin dituzte, surf ikastaroa, antzerki tailerra, piraguan txangoa…
Txatxilipurdi eta Jardunen artean antolatu ditugu udaleku hauek eta balorazioa positiboa dela esan behar da, bai gurea baita gazteona ere.
Argazki gehiago ikusteko jo jardunen blogera eta beraien flickerreko kontura!
Kaixo Gaztetxoko!
Gasteizen Urtxintxa eskolan begirale ikiastaroa egin dugun bi gazte gara, Jaione eta Lara. Titulua eskuratzeko praktikak bilatzen gaude eta aproposa iruditu zaigu zuekin egitea. Ez dakigu oso ondo nola funtzionatzen duzuen; beraz gustatuko litzaiguke epealdia amaitu ez bada zuen programaren nondik norakoak jakitea ( udalekuen data, tokia , ze esparruetara mugatuta dagoen… )
Zuen erantzunaren zain gaudelakoan agurtzen zaituztegu.
Agur bero bat eta mila esker.
Lara eta Jaione