{"id":971,"date":"2007-06-28T07:43:58","date_gmt":"2007-06-28T07:43:58","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/zenbat-blog-daude-euskaraz"},"modified":"2007-06-28T07:43:58","modified_gmt":"2007-06-28T07:43:58","slug":"zenbat-blog-daude-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/06\/28\/zenbat-blog-daude-euskaraz\/","title":{"rendered":"Zenbat blog daude euskaraz?"},"content":{"rendered":"<p>Euskal blogosfera 2001ean sortu zen, <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/\">Sustatu.com<\/a> blogarekin. Gaur egun, berriz, ia sei urte igarota, <b>4.500 blog<\/b> inguru ditugu euskaraz. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu <a href=\"http:\/\/www.sifry.com\/alerts\/archives\/000493.html\">David Sifryk<\/a> <a href=\"http:\/\/www.technorati.com\/\">Technorattin<\/a> erabiltzen duen neurria, blog horien %55 bakarrik leudeke bizirik, alegia, azken hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait argitaratu dutenak. Orduan esan beharko genuke euskarazko blogak <b>2.475<\/b> direla, zelan edo halan bizirik daudenak. Polifonia ederra, euskarak aurretik inoiz bizi gabea.<\/p>\n<p><b>Bilakaera mantsoa<\/b><br \/>Euskal blogosferak hiru aldi izan ditu nagusiak, azkenekoa izan ezik, hazkunde motelekoak.<\/p>\n<ol>\n<li><b>Sustatu.<\/b> Bi urte eta erdiz, Sustatu izan zen ia blog bakarra euskal blogosferan. Berau izan zen, gainera, blogari askoren eskola eta lantegia. Hor ikasi genuen askok zelan idatzi blog batean.<\/li>\n<li><b>Blog komunitateak.<\/b> Alboan utzita <a href=\"http:\/\/sarean.com\/\">Sarean.com<\/a> eta beste banaka batzuen esperientziak blog pertsonal moduan, hurrengo mugimendu esanguratsua izan zen blog komunitateena. Une horretara iritsita, hainbat blogari taldetan antolatu ziren, eta horien barruan hasi ziren blog pertsonalak ateratzen. <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\">Eibar.org<\/a> (gaur egun, 23 blog) izan zen lehena blog komunitate bat sortzen, 2004ko uztailean sortu baitzen. 2005eko otsailean etorri zen <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\">Goiena.net <\/a>(58 blog pertsonal eta 65 komertzial). Eta atzetik, <a href=\"http:\/\/www.uztarria.com\/blogak\">Uztarria.com<\/a> (23 blog) eta <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/blogak\/index.php\">Berria<\/a> egunkariak sortua (18 blog), besteak beste. Ahaztu barik, noski, bai EHUn eta baita Deustuko Unibertsitatean sortu diren blog taldeak, hainbat irakasleren inguruan. Blog komunitateak ere gune paregabeak izan dira euskal blogariak prestatzeko, baina ez dute blogintza masiboa bihurtu, blog komunitateen garaian blogak hamarrekotan sortu baitziren. <\/li>\n<li><b>Blog plataformak.<\/b> Horiek ekarri zuten aldaketa handia, berauek erabilita edonork sor baitzezakeen blog bat, horretarako bat ere ikastarorik egin gabe. <a href=\"http:\/\/blogari.net\/\">Blogari.net<\/a> izan zen aitzindaria, 2006ko martxoan agertu baitzen. Gaur egun Blogari.net-en daude 2.435 blog. Bigarrena izan zen <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/\">Blogak.com,<\/a> zeinek gaur egun dituen 1.200 blog. Eta hirugarrena, nik dakidala, <a href=\"http:\/\/mundua.com\/\">Mundua.com<\/a> etorri zen, eta horrek ditu 250 blog oraintxe bertan. Ikusten duzue, hortaz, hirugarren aldi honetan blogak ehunekotan sortu direla.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Zenbatu egin ditut hor agertutako datuak, eta, badaezpada, erantsi diet 450 blog gehiago, pentsaturik hortik zehar egongo direla ikasbitakora gehiago (aipatutako unibertsitateetan eta Jakintza bezalako ikastetxeetan). Horrela iritsi naiz 4.500 blogera. Gero, noski, beroarenak kendu dizkiot kopuru horri, Sifryren metodoa aplikaturik.<\/p>\n<p>Mila esker Iban Arantzabal, Josu Azpillaga, Gorka Julio eta Aitor Ortuondori, beren plataformei dagozkien datuak emateagatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal blogosfera 2001ean sortu zen, Sustatu.com blogarekin. Gaur egun, berriz, ia sei urte igarota, 4.500 blog inguru ditugu euskaraz. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen duen neurria, blog horien %55 &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/06\/28\/zenbat-blog-daude-euskaraz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[532,1423,567,2093,56,880,1481,5,1480],"class_list":["post-971","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-blogak","tag-com","tag-eibar","tag-euskara","tag-goiena","tag-net","tag-org","tag-sustatu","tag-uztarria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/971","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=971"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/971\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=971"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=971"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=971"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}