{"id":97,"date":"2012-05-12T17:55:35","date_gmt":"2012-05-12T17:55:35","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/ebeuskaditik-bueltan"},"modified":"2012-05-12T17:55:35","modified_gmt":"2012-05-12T17:55:35","slug":"ebeuskaditik-bueltan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/05\/12\/ebeuskaditik-bueltan\/","title":{"rendered":"EBEuskaditik bueltan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/7182112054\/\" title=\"EBEuskadin by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm6.staticflickr.com\/5191\/7182112054_7a5eb7db7e.jpg\" alt=\"EBEuskadin\" height=\"345\" width=\"450\"><\/a><br \/>\nSentipen gazi-gozoak ekarri ditut <a href=\"http:\/\/euskadi.eventoblog.com\/\">EBEuskadi<\/a> jardunalditik. Gozoa, goizean barrena gauza interesgarriak entzun ditudalako, eta dena oso ondo antolatuta egon delako. Gazia, ez naizelako bat ere pozik etorri nire moderazio lanarekin.<\/p>\n<p>Lehen hitzaldia bien artean egin dute <a href=\"http:\/\/www.linkedin.com\/in\/xuribeetxebarria\">Xabier Uribe-Etxebarriak<\/a> eta <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/David_Sifry\">David Sifryk,<\/a> eta gauza intesgarri askoak esan dituzte enpresa kulturaz, ekintzailetasunaz, Silicon Valleyz eta oro har enpresa berri bat sortzearen inguruan. <a href=\"http:\/\/www.linkedin.com\/in\/feliperomero\">Felipe Romerok<\/a> ere informazio baliagarri asko eman du Espainian zenbateraino eta zelan erabiltzen diren sare sozialik ezagunenak. Hala ere, denbora gehiago beharko nuke asimilatzeko hitzaldi horretan esan direnak, bertan datu ugari eman dira-eta. <a href=\"http:\/\/mikel-agirregabiria.wikispaces.com\/\">Mikel Agirregabiriak,<\/a> bestalde, ilusio handiz hitz egin du Blogeu elkarteari buruz, eskaini dioten denbora laburrean.<\/p>\n<p>Web ekimenak ere oso interesgarriak izan dira. Bertan, sei enpresa berri aurkeztu dizkigute, denak ere kontuan hartzekoak: <a href=\"http:\/\/www.socialitas.es\/\">Soci\u00e1litas, <\/a><a href=\"http:\/\/www.dadacompany.com\/\">Dada Company,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.dokkus.com\/\">Dokkus,<\/a> <a href=\"http:\/\/metheone.com\/\">Metheone,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.workmunity.com\/es\">Workmunity<\/a> eta <a href=\"http:\/\/novisline.com\/\">Novisline.<\/a><\/p>\n<p>Hurrengoa gurea izan da, <b>Negozio digitala euskaraz.<\/b> <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/luistxo\/\">Luistxo Fernandezek<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.linkedin.com\/pub\/nagore-guarretxena\/8\/aa7\/84\">Nagore Guarretxenak<\/a> beren enpresen inguruan hitz egin dute, <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/eu\">CodeSyntax<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.akting.eu\/web\/edukiak\/hasiera\">Akting Engineering<\/a>, bakoitzak bere jarduera azalduta euskaraz, nire galderei erantzunez. Oso ondo hitz egin dute. Neu ibili naiz kaskar, behin baino gehiagotan behaztopa eginda. Eskerrak eurak argiak diren!<\/p>\n<p>Antolatzaileei, bereziki <a href=\"http:\/\/www.linkedin.com\/pub\/lontzo-sainz\/17\/150\/416\">Lontzo Sainz<\/a> lagunari, mila esker eskaini diguten arreta eta laguntzagatik. Lan bikaina egin duzue.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sentipen gazi-gozoak ekarri ditut EBEuskadi jardunalditik. Gozoa, goizean barrena gauza interesgarriak entzun ditudalako, eta dena oso ondo antolatuta egon delako. Gazia, ez naizelako bat ere pozik etorri nire moderazio lanarekin. Lehen hitzaldia bien artean egin dute Xabier Uribe-Etxebarriak eta David &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2012\/05\/12\/ebeuskaditik-bueltan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[30,116,255,259,260],"class_list":["post-97","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-30","tag-bilbo","tag-ebeuskadi","tag-luistxo","tag-nagore"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/97","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=97"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/97\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=97"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=97"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=97"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}