{"id":954,"date":"2007-08-21T11:09:56","date_gmt":"2007-08-21T11:09:56","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/myyearbook-institutuan-sortutako-enpresa"},"modified":"2007-08-21T11:09:56","modified_gmt":"2007-08-21T11:09:56","slug":"myyearbook-institutuan-sortutako-enpresa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/08\/21\/myyearbook-institutuan-sortutako-enpresa\/","title":{"rendered":"MyYearbook, institutuan sortutako enpresa"},"content":{"rendered":"<p>Cook neba-arrebak gero eta ezagunagoak dira Montgomeryko institutuan ez<br \/>\nezik, non orain arte ikasi duten, baita AEBetan ere. Orain bi urte <a href=\"http:\/\/www.myyearbook.com\/\">MyYearbook<\/a><br \/>\nwebgunea sortu zuten, institutuko gazteekin elkar eragiteko, eta gaur<br \/>\negun milioiak irabazten ari dira, publizitateari esker. Izan ere, <a href=\"http:\/\/www.myspace.com\/\">MySpace<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.facebook.com\/\">Facebook<\/a> webguneen ostean, <i>MyYearbook<\/i>-ek ditu orri ikusi gehien AEBetan. Hilean 3 milioi bisitari erakartzen ditu, gehienak 13 eta 22 urte arteko estatubatuarrak.<\/p>\n<p>Familia kontua da <i>MyYearbook,<\/i> zeren Dave eta Catherine<br \/>\nneba-arrebek izan bazuten berau sortzeko ideia, Geoff neba zaharrenak<br \/>\nipini zituen lehen diruak, 250.000 dolar. Diru horri esker, webgunea<br \/>\nIndiako programatzaileek sortu zuten. Harrezkero, berriz, sail berriak<br \/>\nerantsi dizkiote webguneari, gehienak erabiltzaileek eta institutuko<br \/>\nlagunek proposatuta: boto lehiaketak, popularitate norgehiagokak,<br \/>\naldizkari pertsonalizatuak\u2026<\/p>\n<p><b>Erabiltzaileak sortutako edukiak<\/b><br \/>\nCook neba-arrebek sinesten dute erabiltzaileak sortutako edukietan, eta<br \/>\nhori gogoan ari dira webgunea moldatzen. Gaur egun 30 langile dituzte<br \/>\nenpresan, horietako zenbait editore lanak egiteko, besteak beste<br \/>\ntxukuntzen erabiltzaileek bidalitako artikuluak eta idazlanak. <i>MyMag<\/i><br \/>\naldizkari pertsonalizatuan kaleratzen diren artikulurik irakurrienek<br \/>\njasotzen dituzte 3.000 bat erantzun, halaxe dio Catherine gazteak.<br \/>\nGainerakoek 1.000 inguru.<\/p>\n<p>Catherinek 17 urte ditu, baina gogor egiten du lan: ikasturtean, astean 25-40 bat ordu edo gehiago, denak <i>MyYearbook<\/i> sustatzen. Udan, berriz, 60 bat ordu. <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/ytdntn\">C\/net<\/a> aldizkariak egin dio elkarrizketa neska gazteari. Gehiago jakin nahi izanez gero esperientzia horri buruz, klik egin <a href=\"http:\/\/www.myyearbook.com\/our_story.php\">hemen.<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Cook neba-arrebak gero eta ezagunagoak dira Montgomeryko institutuan ez ezik, non orain arte ikasi duten, baita AEBetan ere. Orain bi urte MyYearbook webgunea sortu zuten, institutuko gazteekin elkar eragiteko, eta gaur egun milioiak irabazten ari dira, publizitateari esker. Izan ere, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/08\/21\/myyearbook-institutuan-sortutako-enpresa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[765,1465,1466],"class_list":["post-954","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-ekintzailetasuna","tag-enpresa","tag-myyearbook"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/954","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=954"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/954\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=954"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=954"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=954"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}