{"id":948,"date":"2007-09-06T17:08:47","date_gmt":"2007-09-06T17:08:47","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/sukarra-pavarotti-eta-ipod-berria"},"modified":"2007-09-06T17:08:47","modified_gmt":"2007-09-06T17:08:47","slug":"sukarra-pavarotti-eta-ipod-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/09\/06\/sukarra-pavarotti-eta-ipod-berria\/","title":{"rendered":"Sukarra, Pavarotti eta iPod berria"},"content":{"rendered":"<p>Nahi baino beranduago hasi da niretzar 2007-2008 ikasturtea, sei egunez ohean egon naiz-eta laringitis akutuak jota. Sukarraren eraginez seguruenik, ez indarrik ez eta gogorik ere ez dut izan blogeatzeko. Laugarren egunean hasi nintzen posta elektronikoa begiratu eta presazkoena erantzuten. Besterik ez.<\/p>\n<p>Gaur, berriz, zirt-zart ibili naiz hara eta hona sarean begira, huts egindako denbora berreskuratu guran bezala. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Pavarotti\">Pavarotti<\/a> handiaren heriotza iritsi zait. Oso gustukoa dut Pavarotti, <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Placido_domingo\">Domingo<\/a> eta <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Jos%C3%A9_Carreras\">Carreras<\/a> baino gustukoago. <i>Caruso<\/i> abestia entzun dut haren omenez.<\/p>\n<p>Ia bi ordu egin ditut, bestalde, <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Steve_jobs\">Steve Jobsek<\/a> atzo egindako <a href=\"http:\/\/events.apple.com.edgesuite.net\/s83522y\/event\/index.html?internal=g4h5jl83a\">aurkezpena<\/a> ikusten. <a href=\"http:\/\/www.apple.com\/\">Apple<\/a> enpresaren iPod berriak aurkeztu zituen, tartean <i>iPod touch,<\/i> telefonorik bako iPhone bat ia. Berriro ere, hautsak harrotu ditu Jobsen aurkezpenak, batez ere jakinarazi duenean 200 dolar merketu dituela iPhone telefonoak. Hasierako erosle batzuk haserretu egin dira, eta Applen akzioek behera egin dute apur bat.<\/p>\n<p>Pozik ikusi ditut euskal esparruan sortu diren berritasunak: <a href=\"http:\/\/www.euskaltube.com\/play.php?vid=249\">Euskaltube,<\/a> batetik, eta <a href=\"http:\/\/txioka.net\/\">Txioka.net,<\/a> bestetik, alegia, Euskal Herriko Twitter sarea. Zorionak Haritz eta Teketen lagunei, lan bikaina egin dute-eta.<\/p>\n<p>Eta zer esan Amagoiaren <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/amagaia\/\">Predictor: positive<\/a> blogari buruz? Errebelazio bat izan da niretzat. Espero duen haurrari zuzentzen zaio denbora guztian Amagoia, eta horrek bakarrik oso tonu berezia ematen dio blogari. Zorionak, Amagoia, izan duzun ideiagatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nahi baino beranduago hasi da niretzar 2007-2008 ikasturtea, sei egunez ohean egon naiz-eta laringitis akutuak jota. Sukarraren eraginez seguruenik, ez indarrik ez eta gogorik ere ez dut izan blogeatzeko. Laugarren egunean hasi nintzen posta elektronikoa begiratu eta presazkoena erantzuten. Besterik &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/09\/06\/sukarra-pavarotti-eta-ipod-berria\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[783,1456,1457],"class_list":["post-948","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-ipod","tag-pavarotti","tag-sukarra"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/948","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=948"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/948\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=948"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=948"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=948"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}