{"id":904,"date":"2007-11-09T07:44:43","date_gmt":"2007-11-09T07:44:43","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/nire-tesia-euskarazko-wikipediaz-izango-da"},"modified":"2007-11-09T07:44:43","modified_gmt":"2007-11-09T07:44:43","slug":"nire-tesia-euskarazko-wikipediaz-izango-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/11\/09\/nire-tesia-euskarazko-wikipediaz-izango-da\/","title":{"rendered":"Nire tesia euskarazko Wikipediaz izango da"},"content":{"rendered":"<p>Aldatu egin dut nire doktore tesiaren gaia: ez da izango euskaldunok zelan erabiltzen ditugun informazio batzaileak; izango da <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Azala\">euskarazko Wikipedia.<\/a> Aldaketa handia da, eten egin baitut orain arte landu dudan gaiarekin, baina erabakia ez dut bat-batean hartu.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/faroa\/aurkicom-txostena-sarean\">Nahikotasun froga<\/a> egin nuenean <a href=\"http:\/\/www.aurki.com\/\">Aurki.com<\/a> informazio batzailearen gainean, ordurako argi nuen doktore tesia ez nuela egingo Aurkiren haritik tiraka, sumatzen bainuen horrek ez lukeela askoz ere gehiagorako emango. Hori zela-eta, hasi nintzen pentsatzen aztertuko nituela informazio batzaileak orokorrean, hobeto esanda, euskaldunok zelan erabiltzen ditugun informazio batzaileak (Aurki.com, Bloglines, Google Reader\u2026) eta zelan kudeatzen dugun informazio gainkarga.<\/p>\n<p>Hala ere, errezeloa nuen gai hori horrela eginda, berdin-berdin egin zitekeela Norvegian edo Hego Afrikan, eta ez zuela lotura handirik izango euskal komunitatearekin, Nahikotasun frogako epaimahaikideek iradoki zidaten moduan.<\/p>\n<p><b>Jakiunde eta Jimmy Wales<\/b><br \/>Horrela nengoela, <a href=\"http:\/\/www.eusko-ikaskuntza.org\/eu\/novedadesyagenda\/novedades\/object.php?o=16409\">Jakiunde<\/a> erakundearen berri izan nuen. Ez zitzaidan gustatu. Ordenagailura joan, eta <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/faroa\/wikikunde\">idatzi egin nuen<\/a> horren gainean, eta hausnarketa labur bat egin nuen eliteen moldea eta <i>wiki<\/i> moldea kontrajarrita.<\/p>\n<p>Astebete geroago, Gasteizera joan nintzen <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/1921845322\/\">Jimmy Wales<\/a> Wikipediako sortzaileari entzutera. Gogoan dut aretoan sartu bezain laster pentsatu nuela Wikipedia izan zitekeela gai aproposa nire doktore tesirako, euskarazko Wikipedia. Ondoren, Jimboren zenbait erantzunek sendotu egin zuten hasierako ustea. Badaezpada, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/arrasate\/albisteak\/tailerrak-2-0-internet-hobeto-erabiltzen-ikasteko-jardunaldiak\/image_preview\">Arkaitz Zubiagari<\/a> galdetu nion ea doktore tesirik eginda ote dagoen euskarazko Wikipediaren inguruan, eta hark ezetz.<\/p>\n<p>Handik bi egunera galdera egin nion nire tesi zuzendariari, <a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/zer_berri\/galdezka\/1111052288\/Zuberogoitia270.jpg\">Aitor Zuberogoitiari. <\/a>Ondo iruditu zitzaion. Atzo, bestalde, nire erabakiaren berri eman nuen O\u00f1atin, MUren <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/ezf\">Enpresa Zientzien Fakultatean<\/a> egiten ari nintzen ikastaro batean, tesiaren inguruko metodologiaz hitz egiten ari baikinen. Ikaskideek barre egin zuten, bi astean bi gai aipatu nituelako, oso bestelakoak, baina ikusi zuten euskarazko Wikipediak ematen zuela tesi bat baino gehiagorako.<\/p>\n<p>Beraz, bai. euskarazko Wikipedia izango da nire doktore tesiaren ikergaia. Orain mugatu egin behar dut gaia eta galderak idatzi, galderek gidatuko dituzte-eta metodologia eta erantzunak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aldatu egin dut nire doktore tesiaren gaia: ez da izango euskaldunok zelan erabiltzen ditugun informazio batzaileak; izango da euskarazko Wikipedia. Aldaketa handia da, eten egin baitut orain arte landu dudan gaiarekin, baina erabakia ez dut bat-batean hartu. Nahikotasun froga egin &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/11\/09\/nire-tesia-euskarazko-wikipediaz-izango-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1422,543,331],"class_list":["post-904","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-jakiunde","tag-wales","tag-wikipedia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/904","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=904"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/904\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=904"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=904"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=904"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}