{"id":892,"date":"2007-11-26T07:04:15","date_gmt":"2007-11-26T07:04:15","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/kindle-erosi-bai-ala-ez"},"modified":"2007-11-26T07:04:15","modified_gmt":"2007-11-26T07:04:15","slug":"kindle-erosi-bai-ala-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/11\/26\/kindle-erosi-bai-ala-ez\/","title":{"rendered":"Kindle erosi, bai ala ez?"},"content":{"rendered":"<p>Gustukoa dut irakurtzea eta etxea liburuz beteta daukat. Horregatik, hasita nago <a href=\"http:\/\/zaldiero.armiarma.com\/026.htm\"><i>Jimu<\/i> Iturraldek<\/a> <a href=\"http:\/\/www.gara.net\/\">Garan<\/a> proposatutakoa egiten, alegia, etxean liburu berri bat sartzen dudan bakoitzean, zahar bat ateratzen dut (eman, bota edo utzita). Joan den astelehena ezkero baina, badut beste irtenbide bat: <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/yug8pl\">Kindle<\/a> irakurgailu digitala.<\/p>\n<p><b>Abantailak<\/b><br \/>Kindle irakurgailuak badu abantailarik, noski: Amazonen liburu dendan begiratzea (90.000 titulu ditu prest formatu digitalean); aldean liburu mordoa eramatea, 200; eta, paperean barik, liburu digitalak argitaratzea. Alegia, aurrerantzean papera izan daiteke bakarrik idazle kontsagratuen pribilegioa; besteok aprobetxa dezakegu liburuak formatu digitalean ateratzeko. Ez moldiztegiko kosturik, ez banaketakorik. (Bide batez, Euskal Herriko argitaletxeak has daitezke hausnartzen liburu digitalek zer aldeketa ekarriko dizkien negozioa antolatzeko orduan).<\/p>\n<p><b>Desabantailak<\/b><br \/>Garestia da, 400 dolar. Itxia da, Amazonen bakarrik eros daiteke. Halamoduzko diseinua omen du. Ezin zaio pasatu lagun bati, paperezkoak pasatzen diren moduan. Bitxikeria bat: Amazonen bertan jasotako lehen 500 kritiken artean, bakarrik %30ek eman diote 4 edo 5 izan Kindleri. Erdiak, berriz, nota kaskarra eman diote, 1 edo bi izar. <i>E pur,<\/i> ale mordoa saldu omen dira.<\/p>\n<p>Nire kasuan, oraingoz kasu egingo diot <i>Jimuren<\/i> aholkuari. Seguru nago berandu baino lehen liburu irakurgailu hobeak eta merkeagoak irtengo direla. Eta orduan bai, erosiko dut bat.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gustukoa dut irakurtzea eta etxea liburuz beteta daukat. Horregatik, hasita nago Jimu Iturraldek Garan proposatutakoa egiten, alegia, etxean liburu berri bat sartzen dudan bakoitzean, zahar bat ateratzen dut (eman, bota edo utzita). Joan den astelehena ezkero baina, badut beste irtenbide &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/11\/26\/kindle-erosi-bai-ala-ez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[117,161,74],"class_list":["post-892","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-amazon","tag-kindle","tag-liburua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/892","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=892"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/892\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=892"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=892"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=892"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}