{"id":788,"date":"2008-05-15T07:30:35","date_gmt":"2008-05-15T07:30:35","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/apture-gehigarri-harrigarria-blogentzat"},"modified":"2008-05-15T07:30:35","modified_gmt":"2008-05-15T07:30:35","slug":"apture-gehigarri-harrigarria-blogentzat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/05\/15\/apture-gehigarri-harrigarria-blogentzat\/","title":{"rendered":"Apture: gehigarri harrigarria blogentzat"},"content":{"rendered":"<p>Atzo ezkero, eta <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/luistxo\/1494995630\/\">Gari Araolaza<\/a> adiskidearen laguntzarekin, <a href=\"http:\/\/www.apture.com\/\">Apture<\/a> aplikazioa erabiltzen ari naiz blog honetan. Gehigarri honi esker, testuari testuinguru multimedia erants diezaioket \u2014dela <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/atauri\/107166029\/in\/set-72057594073969993\/\">argazki bat,<\/a> dela <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=jjXyqcx-mYY\">bideo bat, <\/a>dela aipamen bat <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Felix_Aranzabal\">Wikipediatik<\/a> hartuta\u2014, halako moldez non ohiko loturak zaharkituak gelditzen baitira. Apture honekin, hipertestuak pauso bat gehiago egin du, eta baita Interneteko idazkuntzak ere. Aukera eskaintzen du, gainera, irakurlea orrian gera dadin, hortik zehar joan beharrik barik.<\/p>\n<p>Probatzeko, pasatu kurtsorea hemengo loturen gainean. Horietako zenbaitetan, leiho bat irekiko da, eta hor ikusiko da, bertatik alde egin barik, loturaren bestaldean dagoena: argazki bat, bideo bat, edo aipu bat. Han eta hemen begiratuta, konturatu naiz oso ondo dabilela Flickr, YouTube eta Wikipediarekin.<\/p>\n<p><b>Zelan instalatu<\/b><br \/>Printzipioz, Apture prestatuta dago <a href=\"http:\/\/www.blogger.com\/\">Blogger<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.typepad.com\/\">Typepad<\/a> blog plataformentzat, baina gurean ere erabil daiteke. Horretarako, izena eman behar da aplikazioan, eta kode puska bat itsatsi albo-zutabean, hor egon daitezkeen beste kode batzuen ondoren. Guk horrela egin dugu <i>Faroan, <\/i>nahiz eta beste plataforma batzuetan Apturek gomendatzen duen diseinuko plantillan txertatzea.<\/p>\n<p>Loturak betiko moduan egiten dira, baina emaitzak ezin dira ikusi artikulua argitaratu arte. Hala ere, lan asko ondoren egin behar izaten da, aplikazioak tutorialean erakusten duen moduan. Egoki ikusten baduzue, probatu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo ezkero, eta Gari Araolaza adiskidearen laguntzarekin, Apture aplikazioa erabiltzen ari naiz blog honetan. Gehigarri honi esker, testuari testuinguru multimedia erants diezaioket \u2014dela argazki bat, dela bideo bat, dela aipamen bat Wikipediatik hartuta\u2014, halako moldez non ohiko loturak zaharkituak gelditzen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/05\/15\/apture-gehigarri-harrigarria-blogentzat\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1306],"class_list":["post-788","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-apture"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/788","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=788"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/788\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=788"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=788"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=788"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}