{"id":760,"date":"2008-06-27T07:51:14","date_gmt":"2008-06-27T07:51:14","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/espainia-espainia"},"modified":"2008-06-27T07:51:14","modified_gmt":"2008-06-27T07:51:14","slug":"espainia-espainia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/06\/27\/espainia-espainia\/","title":{"rendered":"Espainia, Espainia!"},"content":{"rendered":"<p>Norbait geratzen bada ez dakienik zer den &#8220;patriotismo constitucional&#8221;<br \/>\ndontsua, ikustea besterik ez du datorren igandean Eurokopako finala<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.cuatro.com\/\">Cuatro<\/a> telebista katean. Nik atzo ikusi nituen bai partida aurretikoen<br \/>\nzati batzuk eta baita partida bera, eta ez dut zalantzarik:<br \/>\nnazionalismo atzerakoi, zakarra eta mugagabearen adibiderik<br \/>\nnegargarrienak izan ziren.<br id=\"pbpd\"><br \/>\n<br id=\"pbpd0\"><br \/>\n<b>Cuatro<\/b><br id=\"pbpd1\"><br \/>\nCuatro aprobetxatzen ari da Eurokopa katearen audientziari aupada bat<br \/>\nemateko. Kateak, gainera, oso azti erabili du Espainiako taldearen<br \/>\nkolore bat, gorria, horren inguruan kanpaina oso bat antolatzeko,<br \/>\nEspainiarena ez ezik, katearen kolore korporatiboa ere horixe delako,<br \/>\ngorria.<br id=\"jy5r\"><br \/>\n<br id=\"jy5r0\"><br \/>\nCuatro parafernalia oso bat antolatu du partida bakoitza berotzeko,<br \/>\nbatez ere zuzeneko emanaldiak Madrilgo kale batean, musika eta guzti,<br \/>\neta hor denetarik egiten dute, baita <i>vudu <\/i>ere, partida aurretik<br \/>\n&#8220;indargabetzeko&#8221; aurkaririk arriskutsuenak. Atzo, esate baterako,<br \/>\norratzak sartu zizkioten Arshavin izeneko panpin bati buruan eta<br \/>\nhanketan, denen barreen artean (hantxe zen, bide batez, Mariano Rajoy<br \/>\nere, gonbidatuta, barre leloarekin, zeini ez baitzitzaion iruditu<br \/>\nikuskizun hura baztergarria zenik beste herriekiko, nahiz eta panpin<br \/>\nhark Errusiako bandera eraman buruan).<br id=\"wisj\"><br \/>\n<br id=\"kfin\"><br \/>\nSortu zenean, kalitateko telebista moduan eskaini ziguten Cuatro, baina<br \/>\nbeste inork baino muturrerago bultzatzen ari da nazionalismo<br \/>\nirrazionala. Espainiako selekzioaren partidak bertan ikustea sufrikario<br \/>\nhutsa da, batez ere entzuten denagatik: esatariek hitz egiten dute<br \/>\nirratia egiten ariko balira moduan, askotan gutxiesten dute aurkaria,<br \/>\nbat ere arrazoi barik, eta goraipatzen dute neurri barik talde<br \/>\nhori-gorria. Txarrena da jarrera horiek pegatu egiten direla, eta,<br \/>\nbeldur naiz, halako batean gu ere ez ote garen hasiko horrelako<br \/>\nastakeriak egiten Euskadiko selekzioaren alde.<br id=\"tlm2\"><br \/>\n<br id=\"tlm20\"><br \/>\n<b>Letiziaren amarrua<\/b><br id=\"q8:31\"><\/p>\n<p>Eurokopa jokatzen den estadio gehienetan pantaila erraldoi bat edo bi<br \/>\negoten dira, eta kamera horietan partida bera ematen dute. Hori<br \/>\ndela-eta, publikoa bera agertzen denean pantailan, jendeak denbora<br \/>\nizaten du maiz bere burua ikusteko lauki handian, eta zenbaitek hori<br \/>\naprobetxatzen du kamerari agur egiteko.<br id=\"voo9\"><\/p>\n<p><br id=\"voo90\"><\/p>\n<p>Atzo, berriz, ikusi genuen horren aldagai interesatu bat. Une batean,<br \/>\nAsturiasko printze-printzesak agertu ziren pantailan. Letizia ohartu<br \/>\nzenean pantailan zeudela (esfinge baten moduan zegoen jarrita, zurrun<br \/>\neta serio), oratu egin zuen bere senarra besotik, eta hari pega-pega<br \/>\ngeratu zen, maiteminduen gisan. Kazetari eta aurkezle ohiaren<br \/>\nesperientzia eta erreflejoak, printzesaren zerbitzuan. Cuatroko<br \/>\nkazetariek horrela saldu nahi izan ziguten, justu Letiziak berak nahi<br \/>\nizan zuen bezala, &#8220;begira zein maiteminduta dauden!&#8221;, baina gu ez ginen<br \/>\nerori amarruan.<br id=\"inmr\"><br \/>\n<br id=\"inmr0\"><br \/>\n<b>Espainiako selekzioa<\/b><br id=\"inmr1\"><br \/>\nAtzo Espainiak jokatu zuen azken urte hauetan lehiaketa ofizial batean<br \/>\nseguruenik jokatu duen partidarik onena, batez ere bigarren zatian.<br \/>\nTxapelketa honetan hiru taldek liluratu naute denen gainetik: Portugal<br \/>\n(Txekiaren kontra), Herbehereak (Frantziaren aurka) eta Errusia<br \/>\n(Herbehereen kontra), denak kanporatuak orain. Atzo, berriz, Espainiak<br \/>\njokatu zuen sekula ez bezala. Bejondeiola. Igandekoa baina, zaila da<br \/>\naurreratzea, partida bakoitza oso bestelakoa izaten baita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Norbait geratzen bada ez dakienik zer den &#8220;patriotismo constitucional&#8221; dontsua, ikustea besterik ez du datorren igandean Eurokopako finala Cuatro telebista katean. Nik atzo ikusi nituen bai partida aurretikoen zati batzuk eta baita partida bera, eta ez dut zalantzarik: nazionalismo atzerakoi, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/06\/27\/espainia-espainia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[706,160,159,168],"class_list":["post-760","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-cuatro","tag-espainia","tag-eurokopa","tag-futbola"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/760","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=760"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/760\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=760"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=760"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=760"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}