{"id":751,"date":"2008-07-14T08:09:36","date_gmt":"2008-07-14T08:09:36","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/botila-ardoarekin-bueltaka"},"modified":"2008-07-14T08:09:36","modified_gmt":"2008-07-14T08:09:36","slug":"botila-ardoarekin-bueltaka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/07\/14\/botila-ardoarekin-bueltaka\/","title":{"rendered":"Botila ardoarekin bueltaka"},"content":{"rendered":"<p>Irakurri berri<br \/>\ndut <a href=\"http:\/\/www.bertsozale.com\/euskara\/nordanor\/nordanor-datuak.php?id=++++++1990&amp;orri=1\">Nikolas Zendoiaren<\/a> azken liburua, <a href=\"http:\/\/www.gipuzkoakultura.net\/argitalpenak\/2008\/03\/hauspoari_eraginez.php\">Sasi guztien gai\u00f1etik,<\/a> era horretako<br \/>\nbeste zenbait liburu baino gusturago irakurri ere, egilearen ironiari<br \/>\nesker batez ere. Atentzioa eman dit Nikolasek zein ondo darabilen<br \/>\nbotila ardo \/ ardo botila binomio hori. Eta gogoratu naizenez sasoi<br \/>\nbatean Sustatun gai horretaz idatzi nituen bi artikuluk \u2014<a href=\"http:\/\/sustatu.com\/1096222571\">Botila bat<br \/>\nardo ala ardo botila bat?<\/a> eta <a href=\"http:\/\/sustatu.com\/1097574052\">Botila hautsi eta nahasmena itzuri<\/a>\u2014<br \/>\nzelako hautsak harrotu zituzten, erabaki dut hona ekartzea Nikolasen<br \/>\nesaldiak grafia batuan, adibidetegi ona osatzen dute-eta.<br id=\"x85f\"><br \/><b>Edukia adierazteko<\/b><br id=\"x85f0\">Multzo handi batean edukiaz hitz egiten du Zendoiak<br id=\"eai20\"><\/p>\n<ul>\n<li>Etxera abiatzeko, kopa erdika bana ardo goxo edan Serorategin, eta neska eta mutil nahasian etxera. (29. or.)<\/li>\n<li>Garrafoika ardoa ere egun horretarako han izaten zen. (48. or.)<\/li>\n<li>Kazuelka txokolate egina ere hantxe ba, su gainean pil-pilka. (52. or.)<\/li>\n<li>Ni zuek joatearren joaten nauk. Eta serorategian kopaka bat ardo goxo edateagatik. (174. or.)<\/li>\n<li>Eltze handika salda ederra egiten nuen beti. (274. or.)<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Platerkada bat babarrun gorri, urdai zatia eta baso handia bete sagardo eta ogia eramango zizkion. (74. or.)<\/li>\n<li>Gero, jakinekoa: esnea taloarekin. Bakoitzari katilukada bana esne. (92. or.)<\/li>\n<li>Edaten zuten basokada sagardoa jokatu eta abar. (105. or.)<\/li>\n<li>Gero, afaria aurrera zihoan heinean, eta txarrokada ardoak hustutzen<br \/>\nzihoazen heinean, muturrak gorritzen, kontua ugaltzen&#8230; (107. or.)<\/li>\n<li>Sukaldean, emakumeek ur epelarekin beteta prest eduki ohi zituzten<br \/>\npertzakada urak, eta etxean egindako jaboi-zatiak, jakina. (114. or.)<\/li>\n<li>Aurrena, ondo jaboitu; eta gero, kazuelkada ura bizkarrera eta burura. (114. or.)<\/li>\n<li>Pertzakada esnea ere su gainera, ahia egiteko, eguerrezko kutxarekin mila buelta emanez. (130. or.)<\/li>\n<li>Jakina:<br \/>\nbi barau-egun haietan, goizeroko pertzakada esnea egosi beharrean,<br \/>\nukuiluko txahal argalenari ematen zitzaion gure gosaritarako zegoen<br \/>\nesne partea. (143. or.)<\/li>\n<li>Amak lagatako betiko kazokada kafesnea zopaz beteta han zegoen, baina zerbait gehiago nahi, kontxo! (187. or.)<\/li>\n<li>Kazokada kafesnea \/ ez zen erdibitu \/ ta oilarrak ez zeukan \/ hainbeste delitu. (189. or.)<\/li>\n<li>Goiz-iluntzetan bildutako kanpazokada esnea beste ontzi handiren batera txukun asko pasatuko zuen irazkiz. (197. or.)<\/li>\n<li>Eta amona ere beldurtu da. Esnea ona dela bota arazteko, eta jarri du su gainean epeltzen pertzakada esnea. (285. or.)<\/li>\n<li>Hor,<br \/>\nkanilaren ondoan, neska bat esertzen zen silla batean, jendeari<br \/>\nsagardoa zerbitzeko. Basokada sagardoak ematen eta kobratzen. (306. or.)<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Derrigorra<br \/>\nez zen; baina lagunek ematen zuten tabarra ez jasotzearren, bakeagatik,<br \/>\natera egin behar denei baxoerdi bana ardo. (35. or.)<\/li>\n<li>Berehala etorri zen berriz ere botila ardo ederrarekin. (37. or.)<\/li>\n<li>Guk txikiteoa deitzen diogun tabernaz taberna baxoerdi ardoak edaten ibiltze hori ez omen da oso antzinakoa. (104. or.)<\/li>\n<li>Uste det amari ere botila-erdi bat olio xahutu niola. (122. or)<\/li>\n<li>Gurdi garoaren ondotik edo ahal zen tokitik tirako zizkien bi tiro. (122. or.)<\/li>\n<li>Baina nola etorriko ote zen Iribar, eta hiru litroko botila txanpaina handi bat bizkarrean zuela. (185. or.)<\/li>\n<li>Hango tirripi-tarrapa hotsa, hango kea, pare bat botila txakolin ere hustuta&#8230; (214. or.)<\/li>\n<li>Hi, txikito. Baso bat ur emango mesedez? (220. or.)<\/li>\n<li>Zera: hiru pezeta balio zituen botila erdi ardoa jokatzen. (254. or.)<\/li>\n<li>Meza ondoren, salda bero ederra franko ematen nion jendeari. Lukainka-mutur ederrik ere bai, baso ardoarekin. (274. or.)<\/li>\n<li>Jarri da petrilean eserita, eta bi edo hiru tragotan hustu du pitxarreko botila sagardoa. (308. or.)<\/li>\n<\/ul>\n<p><b>Botila mota adierazteko<\/b><br \/>Hiru esaldik, berriz, edukia ez baizik eta botila mota adierazten dute:<br id=\"c6g00\"><\/p>\n<ul>\n<li>Nik begi-bista ona ez daukat, baina ardo-botilaren txartelak hala jartzen zuen: Rioja, Crianza de 98. (91. or.)<\/li>\n<li>Gari-jotzean eta Gabonetan eta igitari eta laiariak-eta zirenean<br \/>\nhustutako patar-botilak izaten ziren orduan sagardo-enbotilaketarako<br \/>\nondo garbituta jasoak. (222. or.)<\/li>\n<li>Txispa guri jarri zitzaigun han: hirugarren ardo-botila ipurdiz gora jarri eta tantarik botatzen ez zuenean. (245. or.)<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irakurri berri dut Nikolas Zendoiaren azken liburua, Sasi guztien gai\u00f1etik, era horretako beste zenbait liburu baino gusturago irakurri ere, egilearen ironiari esker batez ere. Atentzioa eman dit Nikolasek zein ondo darabilen botila ardo \/ ardo botila binomio hori. Eta gogoratu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/07\/14\/botila-ardoarekin-bueltaka\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1274,1229],"class_list":["post-751","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-botila","tag-zendoia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/751","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=751"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/751\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=751"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=751"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=751"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}