{"id":727,"date":"2008-09-18T08:05:00","date_gmt":"2008-09-18T08:05:00","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/glosategi-bat-tipografiaz"},"modified":"2008-09-18T08:05:00","modified_gmt":"2008-09-18T08:05:00","slug":"glosategi-bat-tipografiaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/09\/18\/glosategi-bat-tipografiaz\/","title":{"rendered":"Glosategi bat tipografiaz"},"content":{"rendered":"<p>Egun hauetan glosategi bat osatzen ibili naiz, tipografiaren gainean. Horretarako, hiru erreferentzia erabili ditut:<\/p>\n<ol>\n<li>ESNAL, Pello &amp; ZUBIMENDI, Joxe Ramon (1993): <i>Idazkera-liburua. <\/i>Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia. Gasteiz.<\/li>\n<li>BERRIA (2006): <i>Estilo liburua.<\/i> Berria. Andoain.<\/li>\n<li>WILLIAMS, Robin (1994): <i>How to boss your fonts around.<\/i> Peachpit Press. Berkeley.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Laster,<br \/>\nbeste glosategi handiago batean txertatuko dugu hau, Komunikazio<br \/>\nglosategi bat egingo dugu-eta Huhezin, nahi duenak erabil dezan.<br \/>\nBitartean, hona hemen lehen emaitzak.<\/p>\n<p><b>Aipu marka.<\/b><br \/>\nOrtografi ikurra, balio dute hitzez hitzeko adierazpenak eta aipuak<br \/>\ntxertatzeko, edo hitz bereziak markatzeko. Aipu markak bakunak izan<br \/>\ndaitezke, eta erabiltzen dira adierazpenen barruan beste inoren hitzak<br \/>\nmarkatzeko.<br \/><b><br \/>Alargun.<\/b> Paragrafo<br \/>\nbateko azken lerro oso laburra, laburregia paragrafoaren zabalera<br \/>\nkontuan hartuta. Akats bat da, konpondu beharrekoa. <i>(widow).<\/i><\/p>\n<p><b>Autoedizio. <\/b>Ordenagailuak<br \/>\nerabiltzea argitalpenak sortzeko (aldizkariak, berripaperak, esku<br \/>\norriak&#8230;). Edozeinek erabil dezake autoedizioa, ez soilik hedabide<br \/>\nhandiek. <i>(desktop publishing).<\/i><\/p>\n<p><b>Azpimarra.<\/b> Lerro bat da,<br \/>\neta egiten da idatzitako zerbaiten azpian, hura nabarmentzeko.<br \/>\nOrdenagailuetan, oso itsusi geratzen da azpimarra, testuari itsatsita<br \/>\ngeratzen delako. Horren ordez, gomendatzen da beste baliabide batzuk<br \/>\nerabiltzea: letra italikoa, letra lodia edo beste letratipo bat.<i><br \/>\n(underline).<\/i><\/p>\n<p><b>Azpiletratxo.<\/b> Letra txiki bat da, eta jartzen da arrunt idatzitako letraren, zenbakiaren edo hitzaren beheko saihetsean.<\/p>\n<p><b>Behe mutur.<\/b> Zenbait letraren zatiak, x alturatik behera jaisten direnak, adibidez letra hauek: g, p, q, y. <i>(descenders).<\/i><\/p>\n<p><b>Bola.<\/b> Biribil handi honi esaten zaio bola: \u2022 eta erabiltzen da informazioa sailkatzeko, zenbakiak bezala. <i>(bullet)<\/i><\/p>\n<p><b>Erreka.<\/b> Letra arteko hutsune nabarmen eta itsusiak, agertzen dira ezker-eskuin lerrokatutako testuetan. <i>(river).<\/i><\/p>\n<p><b>Familia tipografiko.<\/b><br \/>\nBiltzen ditu letratipoak, diseinu ezaugarri (eta izen) berdinak<br \/>\ndituztenak. Adibidez, Garamond, Garamond Bold, Garamond Italic,<br \/>\nGaramond Bold Italic, Garamond Condensed eta Garamond Ultra Condensed.<br \/>\nDenak dira familia bateko kide.<\/p>\n<p><b>Gainletratxo.<\/b> Letra txiki bat da, eta jartzen da arrunt idatzitako letraren, zenbakiaren edo hitzaren goieneko saihetsean.<\/p>\n<p><b>Goi mutur.<\/b> Zenbait letraren zatiak, x alturatik gora daudenak, adibidez letra hauek: b, d, h, l, t. <i>(ascenders).<\/i><br \/><b><br \/>Hutsune soil.<\/b> Une huts bat da, hitz bitartekoa. Hutsune soilari takateko bakarra dagokio.<\/p>\n<p><b>Hutsune zatiezin.<\/b><br \/>\nHutsune berezi bat da, esaldi batean loturik beharko lukeen osagairen<br \/>\nbat bi lerrotan ez apurtzeko. Ordenagailu askotan, hutsune zatiezina,<br \/>\nneurriz, izaten da takateko bakarreko hutsune soila baino zabalagoa,<br \/>\neta bi takatekoz sortutako hutsunea baino estuagoa.<\/p>\n<p><b>Irakurgarritasun.<\/b> Letrakeraren bereizmen maila. Alegia, erraz ala zail egiten zaigun letrakerak bereiztea, adibidez, &#8220;n&#8221; eta &#8220;h&#8221;. <i>(legibility)<\/i>.<\/p>\n<p><b>Karakter.<\/b><br \/>\nIzan daiteke letra bat, puntu bat, zenbaki bat, takateko bat. Testu<br \/>\nprozesadoreak agertu zirenetik, hainbat hedabidek karakterretan<br \/>\neskatzen dituzte artikuluak, berauek neurri jakin batera moldatu behar<br \/>\ndirenean.<\/p>\n<p><b>Kerning.<\/b> Letren arteko espazioa ajustatzea,<br \/>\nletrartekoa kontsistentea ager dadin. Hori egin behar izaten da batez<br \/>\nere izenburuetan, &#8220;Ta&#8221; edo &#8220;Vo&#8221; letra multzoetan, adibidez, berez tarte<br \/>\nhandiegia dutelako letren artean.<\/p>\n<p><b>Koska.<\/b> Hutsune berezia<br \/>\nda, eta joaten da lerrokadaren hasieran, letra larriaren aurrean. Puntu<br \/>\neta aparte bakoitzaren ondoren, hurrengo lerroan atera behar da koska,<br \/>\nlerro hasieran. Berez, ez da hutsune ortografikoa, hutsune tipografikoa<br \/>\nbaizik. <i>(sangr\u00eda, indent)<\/i><\/p>\n<p><b>Koska frantses.<\/b> <i>Alderantzizkoa<\/i><br \/>\nere esaten zaio. Koska frantsesa ateratako lerrokadan, lehenengo lerroa<br \/>\nizaten da beti luzeena. Zenbait kasutan, oso erabilgarria izan daiteke.<\/p>\n<p><b>Lerroarte. <\/b>Tarte<br \/>\nbat da, dagoena lerropeko marra nagusi batetik bestera. Lerroartea oso<br \/>\ngarrantzitsua da, beronen araberakoak izaten baitira letra alturak: bai<br \/>\nletra xehearen altura (x altura), bai letra larrien altura, eta baita<br \/>\nlerroarteko hutsuneak ere.<\/p>\n<p><b>Lerroarteko hutsune.<\/b> Bi lerroren artean dagoen hutsunea. Lerroarte jakin bakoitzari lerroarteko hutsune jakin bat dagokio: berezkoa.<\/p>\n<p><b>Lerrokatu.<\/b><br \/>\nLerroen saihetsak antolatzea, goitik behera datorren ezkutuko marra<br \/>\nbaten arabera. Lau eratara lerroka daiteke testu bat: ezkerrean,<br \/>\neskuinean, erdian edo ezker-eskuin.<\/p>\n<p><b>Lerropeko marra.<\/b> Ezkutuko marra bat da, eta horren gainean antolatzen dira letrak eta espazioak, lerro baten barruan. <i>(l\u00ednea de base, baseline).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra beltz.<\/b> &#8220;Gotikoa&#8221; ere esaten zaio, edo &#8220;letra<br \/>\nbeltz alemana&#8221;, herrialde hartan eutsi egin baitiote letratipo horri,<br \/>\nnahiz eta irakurtzeko zailagoa izan. <i>(black letter).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra etzan.<\/b> Horrela deritzo ordenagailuak <i>etzanarazitako letra normalari. (oblique)<br \/><\/i><\/p>\n<p><b>Letra hustu. <\/b>Bakarrik erakusten du letraren soslaia, barruan ezer ez duela. Gutxi erabiltzen da.<\/p>\n<p><b>Letra italiko.<\/b> Eskuinera dago makurtuta, eta<br \/>\nirudikatzen du eskuz idatzitako letra mota. Bereziki diseinatua da, eta<br \/>\nez du zerikusirik letra etzanaraziarekin. <i>(italic)<\/i><\/p>\n<p><b>Letra kapitular.<\/b> Letratzar bakarrari esaten zaio, atal baten<br \/>\nhasieran erabiltzen dena. Dezente handiagoa da inguruko letrak baino.<br \/>\n<i>(initial cap).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra larri.<\/b> Esaldien eta izen berezien hasieran ipintzen da. Maiuskula ere esaten zaio. <i>(capital).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra larri motz.<\/b> Irudiz, letra larria da; baina letra xehearen alturakoa. <i>(versalita, small cap).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra lodi.<\/b> Marra lodikoari esaten zaio, eta erabiltzen da hitzak nabarmentzeko. <i>(negrita, bold).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra lodi samar.<\/b> Lodia baino estuagoa. <i>(demi bold).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra oso lodi.<\/b> Lodia baino gizenagoa. <i>(extra bold).<\/i><\/p>\n<p><b>Letra xehe.<\/b> Tamaina txikiko letra. Minuskula.<\/p>\n<p><b>Letra zuzen.<\/b> Letrakera normala. <i>(roman).<\/i><\/p>\n<p><b>Letratarte. <\/b>Letra<br \/>\nbitartea. Letratipo bakoitzak era jakin batera antolatzen ditu<br \/>\nletratarteak eta letren zabalerak. Courier letratipoak, esate baterako,<br \/>\nespazio berdina ematen die letra guztiei, m izan ala i izan,<br \/>\nidazmakinaren garaian bezala. Beste batzuek, berriz, Times kasu, letra<br \/>\nbakoitzari antolatzen diote lekune bat, bere zabaleraren arabera. Hemen,<br \/>\ni letrak halako hiru hartzen du m letrak. Lerroartea puntuka neurtzen<br \/>\nda, eta letrak ere bai. Hamabi puntuko letra, esate baterako, da hamabi puntuko lerroarteari dagokion letra.<\/p>\n<p><b>Letratipo.<\/b> Letra multzo bat, eta biltzen ditu ezaugarri tipografiko bereko letra guztiak.<\/p>\n<p><b>Letratipo kamuts.<\/b> &#8220;Serif gabea&#8221; ere esaten zaio<br \/>\nkategoria honi, letrak ez duelako ertzik, ez eta trantsiziorik loditik<br \/>\nmehera. Letra mota honetan marra guztiek lodiera bera dute alde guztietan.<br \/>\nZenbait adibide: Helvetica, Arial eta Frutiger, besteak beste. <i>(sans serif).<\/i><\/p>\n<p><b>Letratipo zorrotz.<\/b> &#8220;Serifduna&#8221; ere esaten zaio<br \/>\nkategoria honi, bertako letrak ertzak dituztelako bukaeran \u2014serif<br \/>\nhorixe da, ertza\u2014, eta beronen marrak lodi-mehe trantsizioak dituelako.<br \/>\nAdibideak: Times, Garamond eta Baskerville, besteak beste. <i>(serif).<\/i><\/p>\n<p><b>Ligatura.<\/b> Bi letra edo zeinu, batean. Sortzen dira<br \/>\nkonpontzeko espazio edo diseinu arazoak. Adibidez, \u201cfi\u201d eta \u201cfl\u201d<br \/>\nbikoteen arazoak konpontzeko sortzen dira ligatura bereziak, eta hor<br \/>\nletra biak modu dotorean uztatzen dira.\n<\/p>\n<p><b>Marra. <\/b>Erabiltzen da akotazioak egiteko. Marratxoa baino luzeagoa da.<\/p>\n<p><b>Marratxo.<\/b> Hitzak-eta lotzeko erabiltzen da, esaldi honetan bertan bezala.<\/p>\n<p><b>Ontza.<\/b> Neurri mota bat da, sei dozena puntuz osatua. <i>(pulgada, inch).<\/i><\/p>\n<p><b>PostScript.<\/b> Hizkuntza grafiko bat da, eta erabiltzen da ordenagailuetan, inprimatzeko letrakera eta grafiko konplexuak.<\/p>\n<p><b>Puntu.<\/b> Didot puntua ere esaten zaio. Bera da oinarrizko neurria tipografian.<\/p>\n<p><b>QWERTY.<\/b><br \/>\nDiseinurik ohikoena teklatuetan, bai idazmakinetan, ordenagailuetan eta<br \/>\nbaita sakelako telefono zenbaitetan ere. Berauetan, lehen sei letrak<br \/>\ndira q, w, e, r, t eta y.<\/p>\n<p><b>Takateko.<\/b> Kolpe bat da, eta ordenagailuaren espazio barrari ematen zaio, hitzak bereizteko. <i>(spaceband).<\/i><\/p>\n<p><b>Tipografia.<\/b> Arte edo prozesu bat da sorkuntza lanak<br \/>\negiteko, irar-letrak edo kaligrafia erabilita. Halaber, izen hori<br \/>\nerabiltzen da izendatzeko zer itxura duen inprimaturiko lan batek:<br \/>\n&#8220;diseinatzaile horrek oso tipografia dinamikoa erabiltzen du&#8221;.<\/p>\n<p><b>x altura.<\/b><br \/>\nLetra xehearen altura; x altura handiago, eta muturrak laburrago;<br \/>\nletratipoak handiagoa dirudi. x altura txikiago, eta muturrak luzeago.<br \/>\nLetratipoak txikiagoa dirudi. <i>(x-height).<\/i><\/p>\n<p><b>Zizero.<\/b> Neurri unitate bat, eta aspaldi asko erabili zen. Hamabi puntu zituen: 4,23 milimetro. <i>(cicero).<\/i><\/p>\n<p><b>Zurtz.<\/b> Paragrafo<br \/>\nbateko azken lerroa, bakarrik geratzen denean hurrengo zutabearen<br \/>\ngoialdean, edo paragrafo bateko lehen lerroari, bakarrik zutabe baten<br \/>\nhondoan. Akats bat da, konpondu beharrekoa.<i> (orphan).<\/i><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egun hauetan glosategi bat osatzen ibili naiz, tipografiaren gainean. Horretarako, hiru erreferentzia erabili ditut: ESNAL, Pello &amp; ZUBIMENDI, Joxe Ramon (1993): Idazkera-liburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia. Gasteiz. BERRIA (2006): Estilo liburua. Berria. Andoain. WILLIAMS, Robin (1994): How to boss your &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/09\/18\/glosategi-bat-tipografiaz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[683,1242],"class_list":["post-727","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-glosategia","tag-tipografia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/727","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=727"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/727\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=727"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=727"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=727"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}