{"id":720,"date":"2008-10-03T07:59:10","date_gmt":"2008-10-03T07:59:10","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/euskal-blogosferaz-legazpin"},"modified":"2008-10-03T07:59:10","modified_gmt":"2008-10-03T07:59:10","slug":"euskal-blogosferaz-legazpin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/03\/euskal-blogosferaz-legazpin\/","title":{"rendered":"Euskal blogosferaz Legazpin"},"content":{"rendered":"<p>Atzo arratsaldean Legazpin izan nintzen, mahai inguru batean,<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.zingizango.com\/\">ZingiZango<\/a> euskara elkarteak gonbidatuta, euskal blogosferaz hitz<br \/>\negiten, <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/luistxo\/\">Luistxo Fernandez<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.gaur8.info\/bitakorak\/galaxia\/\">Haritz Rodriguezekin<\/a> batera. Aurretik<br \/>\nbanuen Haritzen berri, baina atzo ezagutu nuen aurrez aurre: gaztea da,<br \/>\npatxada handikoa, eta gauzak oso argi ditu. Moderatzaile lanetan,<br \/>\nberriz, Asier Iriondo.<\/p>\n<p>Hamabost bat lagun izan ziren mahai ingurua entzuten. Gure partetik,<br \/>\nerrepaso bat eman genion euskal blogosferari &#8211;arazorekin, baina euskal<br \/>\nblogosfera badabil; euskal blogariak dira euskaraz idazten dutenak;<br \/>\ninoiz baino gehiago idazten da euskaraz&#8230;&#8211;, Luistxok hainbat aholku<br \/>\neman zien antolatzaileei ZingiZangoko blog plataforma sustatzeko, berak<br \/>\nSustatun eta Eibar.org-en erabili dituen ebanjelizazio lanak hain<br \/>\nzuzen, eta bukaeran, Luistxok berak aipatu egin zuen <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/luistxo\/archive\/2008\/09\/22\/wall-e-filmak-dialogo-gutxi-zeukanez\">atzerriko filmak<br \/>\nazpidazteko kontua,<\/a> gai bat bere arreta jaso duena azken aldi honetan.<br \/>\nEz dut zalantza izpirik: Luistxo da gure arteko ebanjelaririk<br \/>\nbizkorrena: atzo ere, oso ondo saldu zuen azpidatzien kontua, hain ondo<br \/>\nze <a href=\"http:\/\/patxitrapero.blogspot.com\/\">Patxitrapero<\/a> blogariaren anaia batek, entzuleen artean zegoena, konpromisoa<br \/>\nhartu zuen urtean gutxienez bi film azpititulatzeko.<\/p>\n<p><b>Hots aldizkaria gogoan<\/b><br \/>\nEtxera bidean, pena hartu nuen ez nuelako <a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/20071216\/alto-urola\/hots-aldizkaria-lehen-aldiz-20071216.html\">Hots aldizkaria<\/a> aipatu. Hots<br \/>\naldizkaria orain 25 urte sortu zen Legazpin, sei urte iraun zuen<br \/>\nhilabetekari moduan, eta benetan aitzindaria izan zen euskal aldizkari<br \/>\nlokalen panoraman, zeren sei urte haietan, aldizkariaz gain, produktu<br \/>\nasko atera baitzituzten: literatura aldizkari bat, hainbat urtekari,<br \/>\nale bereziak jaietan, etab., etab.<\/p>\n<p>Aldizkaria bere azkenetan zela &#8211;1988ko abenduan desagertu zen,<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.arrasate-mondragon.org\/Udala\/ZerbitzuenGida\/Euskara\/Aldizkaria\">Arrasate Press<\/a> jaio zen urte eta hil berean&#8211;, ezagutu genuen Elena,<br \/>\nHots aldizkariko sortzailetariko bat, zeinak Germanekin batera <a href=\"http:\/\/www.gertu.net\/\">Gertu<br \/>\ninprimategia<\/a> sortu berria zuen, eta hari entzunda jakin genuen Hots<br \/>\naldizkariaren eta hark egindako lan guztien berri. Horrengatik ausartu<br \/>\nginen gu ere urtekaria eta jaietako ale bereziak egiten. Beraz, Hots<br \/>\naldizkaria desagertu egin zen, baina utzi zuen arrastoa Arrasate<br \/>\nPressen eta, horren bitartez, euskarazko aldizkari lokalen artean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo arratsaldean Legazpin izan nintzen, mahai inguru batean, ZingiZango euskara elkarteak gonbidatuta, euskal blogosferaz hitz egiten, Luistxo Fernandez eta Haritz Rodriguezekin batera. Aurretik banuen Haritzen berri, baina atzo ezagutu nuen aurrez aurre: gaztea da, patxada handikoa, eta gauzak oso argi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/03\/euskal-blogosferaz-legazpin\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[2093,1236,1219,259,1235],"class_list":["post-720","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-euskara","tag-haritz","tag-legazpi","tag-luistxo","tag-zingizango"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/720","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=720"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/720\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=720"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=720"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=720"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}