{"id":716,"date":"2008-10-10T07:51:22","date_gmt":"2008-10-10T07:51:22","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/tostoia-20"},"modified":"2008-10-10T07:51:22","modified_gmt":"2008-10-10T07:51:22","slug":"tostoia-2-0","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/10\/tostoia-2-0\/","title":{"rendered":"Tostoia 2.0"},"content":{"rendered":"<p>Atzo ireki zen modu ofizialean 2008-2009 ikasturtea<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/\">Mondragon Unibertsitatean.<\/a> Ekitaldia hasi orduko ikusi nuenez luze joko<br \/>\nzuela, mapa kontzeptual bat egiten hasi nintzen gure departamenduan<br \/>\nsortu berri dugun <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/glosategia-komunikazioaren-gainean\">Glosategiaren inguruan:<\/a> zertarako, zabalkundea, barne<br \/>\nsustapena, erabilerak, etab. Konturatu orduko, estrategia oso bat nuen<br \/>\nantolatuta.<\/p>\n<p>Txosten akademikora iritsi ginenean, arretaz entzun<br \/>\nnion <a href=\"http:\/\/dsanchez.blogs.mondragon.edu\/\">David Sanchez<\/a> lankideari, Web 2.0 izan baitzuen hizpide, nahiz eta<br \/>\nberak beste modu batean izendatu zuen: &#8220;2.0 enpresa: atomoetatik eta<br \/>\nbit-etatik harantzago&#8221;. Ondo egon zen David, baina ez dakit<br \/>\nzenbateraino ulertu zioten hango askok.<\/p>\n<p>Berriro nire mapan<br \/>\nmurgilduta nengoela, <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/berriak\/iosu-zabala-doktoreak-hartu-du-mondragon-unibertsitateko-errektore-kargua\">Iosu Zabala<\/a> errektorearen hitzek asaldatu<br \/>\nninduten. <a href=\"http:\/\/komunikazioglosategia.pbwiki.com\/N\">Natibo digitalez<\/a> eta <a href=\"http:\/\/komunikazioglosategia.pbwiki.com\/E\">etorkin digitalez<\/a> hasi zen hitz egiten,<br \/>\neta bien artean dauden aldeez. Harritu egin nintzen, uda honetan asko<br \/>\nirakurri dudalako gai horren inguruan, <a href=\"http:\/\/www.marcprensky.com\/\">Marc Prenskyk<\/a> behin eta berriro<br \/>\naipatzen baititu kontzeptu horiek bere azken liburuan. Geroago,<br \/>\nMendeberri 2.0 ere aipatu zuen errektoreak, argi du-eta <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/ikasketak\/ikasketa-eredua\">Mendeberri<\/a><br \/>\negitasmo pedagogikoari erantsi nahi dizkiola Web 2.0 teknologiak, hauek<br \/>\npartehartzea eta partekatzea baitakarte.<\/p>\n<p>Eskerrak ordurako nire<br \/>\nmapa kontzeptuala ia amaitua nuen, zeren orduan <a href=\"http:\/\/www.ibarretxe.com\/\">Juan Jose Ibarretxeren<\/a><br \/>\ntxanda etorri zen, eta lehendakariak ez zigun atsedenik eman.<br \/>\nSpielbergen filmetan nola, ezustekotik ezustekora eraman gintuen:<br \/>\nZapaterori egurra eman zion, &#8220;latigo&#8221;, gainera, nire lagun batek esaten<br \/>\nduen moduan; nazioarteko finantza sistemari ere, egurra; zer esanik ez<br \/>\nEuropako Batasunari, bere politika ekonomikoagatik. Lo zeudenak esnatu<br \/>\negin ziren, eta aspertuak, piztu. Adrenalina jaisteko, berriz, bukaeran<br \/>\nmusika klasikoa.<\/p>\n<p>Zenbait lankideri ez zitzaien ondo iruditu<br \/>\nIbarretxeren portaera, unibertsitate ekitaldi batean hitz egin zuelako.<br \/>\nNiri, berriz, berdin dit, denek baliatzen baitituzte horrelako<br \/>\nekitaldiak beren espitxak egiteko. Hori bai, denok bat etorri ginen:<br \/>\nekitaldia tostoi galanta izan zen, bi ordu eta erdiko tostoia. Eskerrak<br \/>\nnik ere aprobetxatu nuela mapa kontzeptual txukun bat egiteko. Orain,<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.mindmeister.com\/\">MindMeisterrera<\/a> pasatuko dut, txukun-txukun, eta gero saiatu horko<br \/>\napunte guztiak gauzatzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo ireki zen modu ofizialean 2008-2009 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean. Ekitaldia hasi orduko ikusi nuenez luze joko zuela, mapa kontzeptual bat egiten hasi nintzen gure departamenduan sortu berri dugun Glosategiaren inguruan: zertarako, zabalkundea, barne sustapena, erabilerak, etab. Konturatu orduko, estrategia oso &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/10\/tostoia-2-0\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[498,262,85,497],"class_list":["post-716","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-mondragon","tag-mu","tag-web2"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/716","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=716"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/716\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=716"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=716"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=716"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}