{"id":713,"date":"2008-10-14T08:33:02","date_gmt":"2008-10-14T08:33:02","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/gabriel-arestiren-urteurrenean"},"modified":"2008-10-14T08:33:02","modified_gmt":"2008-10-14T08:33:02","slug":"gabriel-arestiren-urteurrenean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/14\/gabriel-arestiren-urteurrenean\/","title":{"rendered":"Gabriel Arestiren urteurrenean"},"content":{"rendered":"<p>Atzo lanetik irtendakoan, autoan sartu eta <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00164.htm\">Angel Zelaietari<\/a> entzun nion<br \/>\nEuskadi Irratian, <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00148.htm\">Gabriel Arestiren<\/a> gainean hitz egiten. Aspaldi<br \/>\nirakurria nuen Zelaietak idatzitako <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuok.pl?lib=best10\">biografia Arestiri buruz;<\/a> hala ere,<br \/>\ngustura entzun nuen atzokoa. Gogora etorri zitzaizkidan Gabriel<br \/>\nArestiren irudiak hitzaldi bat ematen Deustuko Unibertsitatean:<br \/>\nirakurri egin zuen euskaraz, azentu arrotzarekin. Baten batek esan zuen<br \/>\nordurako oso gaixorik zegoela. Handik gutxira, hil egin zen.<\/p>\n<p>Kontakizunean aurrera, Zelaietak <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/16848\">ELA berri <\/a>aipatu zuen, Eladioak, eta<br \/>\naipatu zituen orduan oso gogor egin zutelako Arestiren kontra. Aurpegia<br \/>\nilundu zitzaidan orduan, garai hartan neu ere hantxe ibili bainintzen,<br \/>\nnahiz eta artean oso gaztea nintzen. Lotsatu egiten naiz orduan<br \/>\nizandako jarrerarekin, bidegabea zelako, eta jarrera hark elikatu<br \/>\ndituelako, neurri handi batean, gerora etorri diren muturreko beste<br \/>\nasko.<\/p>\n<p>Lotara egiterakoan, liburu apalategian arakatu, eta <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuak.pl?lib=kaie15\">Gabriel Arestiren<br \/>\npoema liburu bat<\/a> hartu nuen. Argia itzali aurretik, hark sortutako<br \/>\nmunduan barrena abiatu nintzen. Nire omenaldi xumea izan zen, Gabriel<br \/>\njaio zela 75 urte betetzen diren honetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo lanetik irtendakoan, autoan sartu eta Angel Zelaietari entzun nion Euskadi Irratian, Gabriel Arestiren gainean hitz egiten. Aspaldi irakurria nuen Zelaietak idatzitako biografia Arestiri buruz; hala ere, gustura entzun nuen atzokoa. Gogora etorri zitzaizkidan Gabriel Arestiren irudiak hitzaldi bat ematen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/14\/gabriel-arestiren-urteurrenean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1225,145,1224],"class_list":["post-713","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aresti","tag-euskadi_irratia","tag-zelaieta"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/713","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=713"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/713\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=713"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=713"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=713"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}