{"id":709,"date":"2008-10-20T07:41:28","date_gmt":"2008-10-20T07:41:28","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/burdinaren-arrastoan"},"modified":"2008-10-20T07:41:28","modified_gmt":"2008-10-20T07:41:28","slug":"burdinaren-arrastoan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/20\/burdinaren-arrastoan\/","title":{"rendered":"Burdinaren arrastoan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/2955807336\/\" title=\"Olagizonekin by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3220\/2955807336_ac6a7d1ab4.jpg\" alt=\"Olagizonekin\" width=\"450\" height=\"325\"><\/a><br \/>\nAtzo txango bat egin genuen Legazpi ingurura. Burdinaren arrastoak ikusi nahi genituen, ugariak dira-eta, eta ondo antolatuak, <a href=\"http:\/\/www.lenbur.com\/\">Lenbur Fundazioari esker.<\/a><\/p>\n<p><b>Erreizabal baserria<\/b><br \/>Lehendabizi Erreizabal baserria bisitatu genuen, Artzaintzaren Ekomuseoa, eta han ikasi genuen zelan bizi diren senar-emazte batzuk 200 inguru ardi zaintzen eta Idiazabalgo gazta egiten. Bertako andreak bikain bete zuen bere egitekoa, azalpenak ederto eman zizkigun-eta. Hari esker ikusi genuen azken hamabost urteotan artzaintzak zelako aurrerapena egin duen Euskal Herrian. Gazta ere, primerakoa egiten dute han.<\/p>\n<p><b>Mirandaola burdinola<\/b><br \/>Espedizioko gazteok gogoan genuen orain hogeita hamar bat urte Mirandaolako burdinola zelan ipini zuten berriro martxan, gu ere hantxe izan ginen-eta, baina horrek ez zion ikusminik kendu atzoko bisitari, ikusgarria, betiko moduan. Handik irtenda, <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/garaolaza\/87020442\/\">Laura eta Gari<\/a> aurkitu genituen, haiek ere egun pasa joanda hara zenbait lagunekin.<\/p>\n<p><b>Mirandaola parkea<\/b><br \/>Gustura paseatu genuen inguru hartan, zoragarria dago-eta paratuta. Jende asko zebilen, gainera: batzuk bizikletan, beste asko lasterka, seguruenik Behobia-Donostia lasterketa prestatzen, eta, gu lakoak, oinez, trankil asko.<\/p>\n<p><b>Euskal burdinaren museoa<\/b><br \/>Hara orduko, gosetuak ginen, eta, egia esan, museoari ez genion arreta handirik ipini. Ikusi bai, baina behar baino bizkorrago, ordurako tripazorriak ulu batean genituen-eta.<\/p>\n<p><b>Mujika jatetxea<\/b><br \/>Lierniraino joan ginen bazkaltzera, Mujika jatetxera. Eskerrak gordeta genuela mahai bat, jatetxea beteta baitzegoen. Han ezusteko galanta hartu genuen, Joxe Agustin Arrieta Egiguren agertu zitzaigun-eta, seminarioko aspaldiko laguna, hura ere egun pasa egiten Gabiriako lagunekin. Haren emaztea eta alabatxoa ere ezagutu genituen. Bukaeran, Jon, Bernar eta Gari etorri zitzaizkigun, eta bazkariari erremate ona eman genion.<\/p>\n<p>Egun zoragarria izan zen, lasaia, edonori gomendatzeko modukoa. <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/sets\/72157608186333687\/\">Flickr-en<\/a> dituzue argazkiak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo txango bat egin genuen Legazpi ingurura. Burdinaren arrastoak ikusi nahi genituen, ugariak dira-eta, eta ondo antolatuak, Lenbur Fundazioari esker. Erreizabal baserriaLehendabizi Erreizabal baserria bisitatu genuen, Artzaintzaren Ekomuseoa, eta han ikasi genuen zelan bizi diren senar-emazte batzuk 200 inguru ardi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/20\/burdinaren-arrastoan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1218,1219,1217],"class_list":["post-709","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-burdina","tag-legazpi","tag-mirandaola"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/709","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=709"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/709\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=709"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=709"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=709"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}