{"id":708,"date":"2008-10-21T07:56:01","date_gmt":"2008-10-21T07:56:01","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/noiz-arte-it-departamenduak-enpresetan"},"modified":"2008-10-21T07:56:01","modified_gmt":"2008-10-21T07:56:01","slug":"noiz-arte-it-departamenduak-enpresetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/21\/noiz-arte-it-departamenduak-enpresetan\/","title":{"rendered":"Noiz arte IT departamenduak enpresetan?"},"content":{"rendered":"<p>Hona hemen artikulu bat,&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.jakingunea.com\/\"> Jakin<\/a> aldizkariaren <b>167.<\/b> zenbakirako idatzi nuena:<br \/><br id=\"ct4b\"><b>Geminis, Elorrion<\/b><br \/>2008ko<br \/>\notsailaren 12an, <a href=\"http:\/\/www.eroski.es\/eu\">Eroskik<\/a> inauguratu zuen Elorrion Euskal Herriko<br \/>\ngunerik handiena datuak prozesatzeko. Eraikin bat da 2.500 metro<br \/>\nkoadrokoa, <i>Geminis<\/i> izenekoa, eta bertan dago areto bat, 850 metro<br \/>\nkoadrokoa, ekipo informatikoz beteta, zerbitzatzeko Eroskiren 3.000<br \/>\ndenda, neurri guztietakoak. <a href=\"http:\/\/www.elcorreodigital.com\/vizcaya\/20080213\/economia\/ceuta-elorrio-segundos-20080213.html\">El Correo<\/a> egunkariak biharamunean zioenez,<br \/>\n<i>Geminis<\/i> kostatu zitzaion Eroskiri zortzi milioi euro, eta bertan lanean<br \/>\nari dira 10 eta 15 pertsona artean.<br id=\"ct4b1\"><br id=\"ct4b2\">Banaketa<br \/>\nenpresa bat izanda, zer dela-eta xahutu ditu Eroskik zortzi milioi euro<br \/>\nberea ez den negozio batean, informatikan? Bere esku izan nahi duelako<br \/>\nbere 3.000 dendek uneoro sortzen duten informazioa: salerosketak,<br \/>\neskariak\u2026 Eta, oraingoz, beste inork eskaintzen ez diolako zerbitzu<br \/>\nhori.<br id=\"ct4b3\"><br \/><b>UCEM, O\u00f1atin<\/b><br id=\"ct4b4\">Mende bat lehenago, elektrizitatea<br \/>\nzabaldu zenean gure enpresetara, <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Uni%C3%B3n_Cerrajera_%28Mondrag%C3%B3n%29\">Uni\u00f3n Cerrajera de Mondrag\u00f3n<\/a> (UCEM)<br \/>\nenpresak antzeko zerbait egin zuen: bere esku hartu argindarra sortzea,<br \/>\nziurtatzeko Mondragoeko eta Bergarako lantegiak ez zirela geldituko,<br \/>\neta urtegi sare bat antolatu zuen O\u00f1ati inguruko mendietan, Aitzgain,<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.hiru.com\/artea\/ondarea\/industriala\/jaturabeko\">Jaturabe<\/a> eta Alo\u00f1a inguruan, eta urtegi horietatik ura batzen hasi zen<br \/>\nOlateko indarretxean.<br id=\"ct4b5\"><br id=\"ct4b6\">UCEMen negozioa ez<br \/>\nzen argindarra, baina garai hartan ez zuen beste erremediorik izan,<br \/>\nmunduko beste enpresa gehienek bezala, bere lantegiek behar zuten<br \/>\nargindarra sortzea baino, horiek zekartzan gastu guztiekin. Harik eta<br \/>\nenpresa batzuk agertu ziren arte argindarra modu fidagarrian eta nahi<br \/>\nadina eskaintzen zutenak. Orduan, hasierako beldurrak uxatu (zelan<br \/>\nutziko dugu argindarra beste enpresa baten esku, hori denean gure<br \/>\njardueraren motor ezinbestekoa?), Olateko indarretxea <a href=\"http:\/\/www.oinati.net\/\">O\u00f1atiko Udalari<\/a><br \/>\nsaldu eta argindarra zuzenean erosten hasi zitzaion Iberduero<br \/>\nkonpainiari.<br id=\"ct4b7\"><br \/><b>Argindarra, zerbitzu publiko<\/b><br id=\"ct4b8\">Hori baina, gertatu zen<br \/>\n<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Iberdrola\">Iberduero<\/a> bezalako konpainiak hasi zirenean argindarra sortzen, kopuru<br \/>\nizugarrietan eta inork baino merkeago, halako eran non enpresa<br \/>\nbakoitzak ezin zuen berdindu. Gaur egun, inori ez zaio bururatzen<br \/>\nenpresa barruan departamendu oso bat antolatzea argindarra sortzeko.<br id=\"ct4b9\"><br id=\"ct4b10\">Teknologia<br \/>\nberriekin, ostera, ez dugu berdin jokatzen. Eroskik bezala, munduko<br \/>\nenpresa handi guztiek dute departamendu bat, askotan oso garestia,<br \/>\nteknologia berriak kudeatzeko. <br id=\"ct4b11\"><br \/><b>Softwarea, zerbitzu publiko<\/b><br id=\"ct4b12\">Baina<br \/>\ngauzak aldatzen hasi dira. Sortu dira zenbait enpresa (<a href=\"www.google.com\/\">Google, <\/a><a href=\"http:\/\/www.amazon.com\/\">Amazon,<\/a><br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.salesforce.com\/\">Salesforce.com\u2026<\/a>) softwarea eta soluzio informatikoak neurrira<br \/>\neskaintzen dituztenak\u2026 sarean, nork bere aplikazioak erosten eta<br \/>\neguneratzen ibili beharrik barik. Urte gutxi barru, sareko eskaintza<br \/>\nhobetzen denean eta gure enpresek beldurra galtzen dutenean (zelan<br \/>\nutziko diogu beste enpresa bati gure informazioa erabiltzen?) Eroskik<br \/>\nsaretik erosiko ditu behar dituen informatika zerbitzuak, aplikazioak<br \/>\neta sareak. Eta hori egiten duenean, akaso <a href=\"http:\/\/www.elorrio.net\/html\/home\/default.asp\">Elorrioko Udalari<\/a> saldu nahi<br \/>\nizango dio <i>Geminis<\/i> erraldoia.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hona hemen artikulu bat,&nbsp; Jakin aldizkariaren 167. zenbakirako idatzi nuena:Geminis, Elorrion2008ko otsailaren 12an, Eroskik inauguratu zuen Elorrion Euskal Herriko gunerik handiena datuak prozesatzeko. Eraikin bat da 2.500 metro koadrokoa, Geminis izenekoa, eta bertan dago areto bat, 850 metro koadrokoa, ekipo &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/21\/noiz-arte-it-departamenduak-enpresetan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[111,1215,927,1216],"class_list":["post-708","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-eroski","tag-it","tag-jakin","tag-ucem"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/708","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=708"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/708\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=708"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=708"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=708"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}