{"id":707,"date":"2008-10-22T08:26:06","date_gmt":"2008-10-22T08:26:06","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/opari-ekonomia"},"modified":"2008-10-22T08:26:06","modified_gmt":"2008-10-22T08:26:06","slug":"opari-ekonomia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/22\/opari-ekonomia\/","title":{"rendered":"Opari ekonomia"},"content":{"rendered":"<p>Artikulu hau ere <a href=\"http:\/\/www.jakingunea.com\/\">Jakin<\/a> aldizkarirako idatzi nuen, 167. alean ateratzeko.<\/p>\n<p>Sei urtean lehen aldiz,<br \/>\n<a href=\"http:\/\/sustatu.com\/\">Sustatu<\/a> lanean izan da abuztuko oporretan. <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00037.htm\">Hasier Etxeberriak<\/a> horrela<br \/>\neskatuta (\u201cZer egin ez badakizue, antolatu lehiaketa bat, edo<br \/>\nkontratatu beltzen bat orriari jira eta bira emateko noizean behin.<br \/>\nNahi duzuena, baina egin zerbait, orain artekoaz desberdina dena.<br \/>\nJaungoikoaren izenean\u201d.), Sustatuk egokitu egin zuen blogaren azala<br \/>\n\u2014\u201cJamaika ikusteko\u2026\u201d atalari toki nagusia emanda\u2014, eta aukera eman zien<br \/>\nirakurleei eurek betetzeko atal hori, horretarako del.icio.us eta<br \/>\nbildu.net aplikazioak erabilita.<br id=\"ct4b19\"><br \/>\n<br id=\"ct4b20\"><br \/>\nKontua<br \/>\nda Sustatuko arduradunak oporretara joan zirela, baina Sustatuk egunean<br \/>\nbizpahiru albiste jaso zituela, denen pozerako. Arduradunek egitura<br \/>\nipini zuten eta irakurleek edukia, musu truk.<br id=\"ct4b21\"><br \/>\n<br \/>\n<b>The gift economy<\/b><br id=\"ct4b22\"><br \/>\nFenomeno<br \/>\nhorri <i>the gift economy<\/i> deitzen zaio, opari ekonomia, eta sutautsa<br \/>\nbezala zabaltzen ari da informazioaren aroan. <a href=\"http:\/\/es.youtube.com\/\">YouTubek,<\/a> adibidez,<br \/>\nxemeikorik ere ez die ordaintzen beren bideoak webgune horretan<br \/>\neskegitzen dituztenei. Horien produkzio kostuak erabiltzaileen bizkar<br \/>\ndoaz; eurak dira zuzendariak, ekoizleak, idazleak eta aktoreak. Bideo<br \/>\nhoriek igotzen dituztenean YouTubera, oparitu egiten diete beren lana<br \/>\nwebguneko jabeei. Horregatik, 2006ko urriaren 9an, Googlek erosi<br \/>\nzuenean YouTube 1.650 milioi dolar ordainduta, webguneko sortzaileek<br \/>\neskerrak eman zizkieten erabiltzaileei, <a href=\"http:\/\/es.youtube.com\/watch?v=QCVxQ_3Ejkg\">propio grabatutako bideo<br \/>\nbatean,<\/a> haiek egin baitzituzten aberats.<br id=\"ct4b23\"><br \/>\n<br id=\"ct4b24\"><br \/>\n2005ean,<br \/>\nbestalde, Yahook erosi zuenean <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/\">Flickr<\/a> argazki zerbitzua, horrek 10<br \/>\nlagun baino ez zituen nominan, baina milioika erabiltzaile edukiak<br \/>\nigotzen etengabe, berauek antolatzen eta zabaltzen.<br id=\"ct4b25\"><br \/>\n<br id=\"ct4b26\"><br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.zabaldu.com\/\">Zabaldu.com<\/a><br \/>\nere modu horretan dabil. Pertsona bat arduratzen da mantentze<br \/>\nzerbitzuaz, baina gero erabiltzaileek aukeratzen dituzte albisteak,<br \/>\ninteresaren arabera. Eta hori ere musu truk egiten dute, nahi dutelako.<br id=\"ct4b27\"><br \/>\n<br \/>\n<b>Bedeinkazio ala maldizio?<\/b><br id=\"ct4b28\"><br \/>\nOpari<br \/>\nekonomia bedeinkazio bat izan daiteke sareko hedabideentzat, baina<br \/>\narazo handi bat da hedabide tradizionalentzat. Zertarako ordaindu<br \/>\nprofesional bati, amateur bat pozik izango bada lan hori doan egiten?<br id=\"ct4b29\"><br \/>\n<br id=\"ct4b30\"><br \/>\nSustatu<br \/>\neta Zabaldu.com-en egitura ezin txikiagoa da, eta bertan egindako<br \/>\npublizitateak aise ordain litzake gastuak. <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/azala.php\">Berria<\/a> egunkariak, ostera,<br \/>\nezingo lioke erantzun Hasier Etxeberriaren eskariari, ez behintzat<br \/>\npaperezko edizioan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artikulu hau ere Jakin aldizkarirako idatzi nuen, 167. alean ateratzeko. Sei urtean lehen aldiz, Sustatu lanean izan da abuztuko oporretan. Hasier Etxeberriak horrela eskatuta (\u201cZer egin ez badakizue, antolatu lehiaketa bat, edo kontratatu beltzen bat orriari jira eta bira emateko &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/22\/opari-ekonomia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[927,5,1214],"class_list":["post-707","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-jakin","tag-sustatu","tag-zabaldu-com"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/707","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=707"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/707\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=707"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=707"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=707"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}