{"id":706,"date":"2008-10-23T08:11:31","date_gmt":"2008-10-23T08:11:31","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/guraso-bat-ikasgelan"},"modified":"2008-10-23T08:11:31","modified_gmt":"2008-10-23T08:11:31","slug":"guraso-bat-ikasgelan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/23\/guraso-bat-ikasgelan\/","title":{"rendered":"Guraso bat ikasgelan"},"content":{"rendered":"<p>Atzo bestelako esperientzia bat izan nuen, irakaskuntzan hasi<br \/>\nnintzenetik: ikasle baten ama eta ahizpa izan nituen ikasgelan, guk<br \/>\neskola eman bitartean. Ordu batzuk lehenago, <b>Saskia Kamphuis<\/b> ikasle<br \/>\nherberehetarrak, zeina <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/huhezi\/albisteak\/bost-ikasle-etorri-dira-aurten-europatik-erasmus-programan\/\">Erasmus<\/a> egonaldi bat egiten ari baita gure<br \/>\nartean, mezu bat bidali zidan, galdetuz ea bere ama eta ahizpa etor<br \/>\nzitezkeen eskolara, egun hauetan bisitan baitaude Euskal Herrian,<br \/>\nSaskia bera bisitatzen. Erantzun aurretik zenbait lankideri galdetu<br \/>\nnien, baina inork ez zuen horrelako aurrekaririk: batzuk alde zeuden,<br \/>\nbeste batzuk ez, eta zenbaitek ez zekien zer erantzun. Azkenean,<br \/>\nkontuan hartuta <b>Carla<\/b> eta <b>Patty<\/b> urrutitik etorriak zirela, eta aukera<br \/>\nhori balia zezaketela hurbilagotik ikusteko zelako giroan ari den beren<br \/>\nsenitartea mugitzen, bada erabaki nuen baietz, haiek gonbidatzea<br \/>\nikasgelara.<\/p>\n<p>Eskola berezia izan zen, neurri batean gonbidatuei esker. Gure hemengo<br \/>\nikasleek ondo hartu zituzten etorri berriak, eta, seguruenik horregatik<br \/>\nere, ohi baino adiago eta partehartzaileago aritu ziren, daukaten onena<br \/>\nerakutsiz, gure eskolak ingelesez ematen ditugu-eta. Noiz edo behin,<br \/>\nCarlak ere parte hartu zuen gure arteko eztabaida eta hausnarketetan,<br \/>\nbatez ere aztertu genuenean gure haurtzaroan zelako telebista saioak<br \/>\nikusten genituen, eta alderatzerakoan Herberehetan ikusitako saioak<br \/>\nEuskal Herrian ikusitakoekin. Bukaeran, patxada handiagoarekin hitz<br \/>\negin genuen, eta pozik agurtu genuen elkar. Esperientzia erabat ona<br \/>\nizan zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo bestelako esperientzia bat izan nuen, irakaskuntzan hasi nintzenetik: ikasle baten ama eta ahizpa izan nituen ikasgelan, guk eskola eman bitartean. Ordu batzuk lehenago, Saskia Kamphuis ikasle herberehetarrak, zeina Erasmus egonaldi bat egiten ari baita gure artean, mezu bat bidali &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/23\/guraso-bat-ikasgelan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1212,630,1213],"class_list":["post-706","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-carla","tag-erasmus","tag-patty"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/706","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=706"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/706\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=706"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=706"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=706"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}