{"id":705,"date":"2008-10-24T07:49:41","date_gmt":"2008-10-24T07:49:41","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/hodei-informatikoa"},"modified":"2008-10-24T07:49:41","modified_gmt":"2008-10-24T07:49:41","slug":"hodei-informatikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/24\/hodei-informatikoa\/","title":{"rendered":"Hodei informatikoa"},"content":{"rendered":"<p>Artikulu hau ere <a href=\"http:\/\/www.jakingunea.com\/\">Jakin<\/a> aldizkariaren 167. zenbakian argitaratu dut.<\/p>\n<p>Aspaldian izan dut<br \/>\ngogoan <a href=\"http:\/\/www.sun.com\/aboutsun\/executives\/mcnealy\/bio.jsp\">Sun Microsystems<\/a> enpresako buru batek&nbsp; 90. hamarraldian esana,<br \/>\nalegia, \u201csarea dela ordenagailua\u201d, baina entzun nuenetik pentsatu izan<br \/>\ndut oraindik goizegi zela horretarako. Ordea, uda honetan sartu<br \/>\nnintzenean Apple enpresaren webgunean ikusteko zer zen <a href=\"http:\/\/www.apple.com\/mobileme\/\">MobileMe<\/a><br \/>\nzerbitzua, bideoa ikusiaz batera, pentsatu nuen gure artean dela <i>cloud<br \/>\ncomputing<\/i> delakoa, hodei informatikoa.<br id=\"ct4b37\"><br id=\"ct4b38\">MobileMe<br \/>\nhodei informatikoaren bertsio bat da, Applen produktuetara moldatua.<br \/>\nBertan, posta elektronikoa, agenda eta egutegia sinkronizatzen dira<br \/>\nerabiltzaileak dituen aparailuetan (kasu horretan mac bat, PC bat eta<br \/>\niPhone bat), Applek nonbait, hodei batean, dituen zerbitzariei esker.<br id=\"ct4b39\"><br id=\"ct4b40\">Hala<br \/>\nere, hodei informatikoa hori baino gehiago da, zeren ordenagailu bat<br \/>\nosatzen duten zatiak \u2014disko gogorra informazioa gordetzeko, mikrotxipak<br \/>\ninformazioa prozesatzeko, aplikazioak informazioa manipulatzeko\u2014<br \/>\nsakabanatuta egon daitezke munduan zehar, baina integratuta Interneti<br \/>\nesker, eta nahi dutenen artean partekatuta.<br id=\"ct4b41\"><br id=\"ct4b42\"><a href=\"https:\/\/mail.google.com\/\">Gmail<\/a><br \/>\nedo <a href=\"http:\/\/login.live.com\/login.srf?wa=wsignin1.0&amp;rpsnv=10&amp;ct=1224783772&amp;rver=4.5.2130.0&amp;wp=MBI&amp;wreply=http:%2F%2Fmail.live.com%2Fdefault.aspx&amp;id=64855\">Hotmail<\/a> irekitzen ditugunean gure posta elektronikoa kudeatzeko,<br \/>\nhodei informatikoa erabiltzen ari gara, aplikazio horiek gure<br \/>\nordenagailuetatik kanpo daudelako. <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/\">Flickr<\/a> edo <a href=\"http:\/\/picasaweb.google.es\/home\">Picasa<\/a> aukeratzen<br \/>\nditugunean gure argazkiak antolatzeko, hodei informatikoa erabiltzen<br \/>\nari gara, aplikazio horiek ere hodei batean daudelako, auskalo zer<br \/>\nzerbitzaritan ostatu hartuta. <a href=\"http:\/\/www.bloglines.com\/\">Bloglines<\/a> edo <a href=\"www.google.es\/reader\/\">Google Reader<\/a> hautatzen<br \/>\nditugunean gure sareko irakurgaiak irakurtzeko, hodei informatikoa ari<br \/>\ngara erabiltzen, informazio batzaile horiek ere gure ordenagailuen<br \/>\nmugetatik harago daudelako, zerbitzari batzuetan. Eta berdin gertatzen<br \/>\nda irekitzen dugunean bloga, <a href=\"http:\/\/www.skype.com\/intl\/es\/\">Skype,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.tagzania.com\/\">Tagzania,<\/a> <a href=\"maps.google.es\/\">Google Maps,<\/a> <a href=\"http:\/\/twitter.com\/\">Twitter<\/a> edo<br \/>\nWeb 2.0 osatzen duten milaka aplikazioak, Web 2.0 bera oinarrituta<br \/>\nbaitago hodei informatikoan.<br id=\"ct4b43\"><br id=\"ct4b44\"><a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Eric_E._Schmidt\">Eric<br \/>\nSchmidt<\/a> Googleko lehendakaria eta garai batean Sun enpresako kideak<br \/>\ndeitzen dio \u201cordenagailua hodeian\u201d, eta horrekin esan nahi du gure<br \/>\njarduera digitala Interneten gertatzen dela, edozein gailu darabilgula<br \/>\nere, dela ordenagailu bat, dela <a href=\"http:\/\/es.blackberry.com\/\">Blackberry<\/a> bat, dela kontsola bat edo<br \/>\ndela sakelako telefono bat. Izan ere, horixe baita azken urteotako<br \/>\naldaketarik handienetako bat: ordenagailua uztartu egin da beste gailu<br \/>\nhoriekin, Interneti esker.<br id=\"ct4b45\"><br id=\"ct4b46\">Aldaketa hori<br \/>\nez da gertatu gauetik goizera, gu lotan geundela, baizik eta etorri da<br \/>\noharkabean, gu lanean ari ginela. Izana duen guztiak izena behar-eta,<br \/>\norain badakigu hodei informatikoa gure artean dela, eta hobetu besterik<br \/>\nez dela egingo datozen urteetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artikulu hau ere Jakin aldizkariaren 167. zenbakian argitaratu dut. Aspaldian izan dut gogoan Sun Microsystems enpresako buru batek&nbsp; 90. hamarraldian esana, alegia, \u201csarea dela ordenagailua\u201d, baina entzun nuenetik pentsatu izan dut oraindik goizegi zela horretarako. Ordea, uda honetan sartu nintzenean &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/24\/hodei-informatikoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1211,1082],"class_list":["post-705","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-cloud_computing","tag-hodei_informatikoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/705","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=705"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/705\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=705"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=705"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=705"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}