{"id":704,"date":"2008-10-27T08:07:40","date_gmt":"2008-10-27T08:07:40","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/internet-bidezko-bikoteak"},"modified":"2008-10-27T08:07:40","modified_gmt":"2008-10-27T08:07:40","slug":"internet-bidezko-bikoteak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/27\/internet-bidezko-bikoteak\/","title":{"rendered":"Internet bidezko bikoteak"},"content":{"rendered":"<p>2007an<br \/>\n4.400.000 pertsona ezkondu ziren AEBetan. Horietatik 100.000k<br \/>\nInterneten ezagutu zuten elkar. Garbi dago gaur egun ligatzeko Internet<br \/>\nerabiltzea ez dela tipo bitxi batzuen kontua, sarearen hasieran jotzen<br \/>\nzen moduan. Orduan neskazahar edo mutilzahar erremedio bakotzat jotzen<br \/>\nziren sarea erabiltzen zutenak horretarako, moldakaitzak edo erloju<br \/>\nbiologikoak ate joka zutenak.<br id=\"ct4b53\"><br id=\"ct4b54\">Gaur,<br \/>\nostera, amerikarren %61ek ez du jotzen sarean ligatzea etsi-etsian<br \/>\negindako ekintzatzat. Halaxe dio <i>The Pew Internet and American Life<\/i><br \/>\nproiektuak. Horren arabera, amerikarren ia erdiak uste du Internet bide<br \/>\negokia dela jendea ezagutzeko. Hori dela-eta, lau amerikar<br \/>\nezkongabetatik batek erabiltzen ditu sarean dauden 1.000tik gora<br \/>\nwebgune bereziak neskatan edo mutiletan egiteko.<br id=\"ct4b55\"><br id=\"ct4b56\">Jendea<br \/>\nalbo batera uzten ari da lege zaharreko bideak bikotekideak bilatzeko<br \/>\n\u2014eliza, erakundeak edo zelestinak\u2014, eta beste batzuk ari da erabiltzen,<br \/>\nhala nola lantokia eta Internet. Azken honek leku asko ditu<br \/>\nhorretarako, esate baterako <a href=\"http:\/\/es.match.com\/landing\/CPLanding.aspx?cpp=ese\/root\/index_IMATCHES_V1.html&amp;trackingid=1049881\">Match.com<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.eharmony.com\/\">eHarmony,<\/a> baina baita gune<br \/>\nbereziagoak ere, <a href=\"http:\/\/www.dateagolfer.com\/\">DateAGolfer<\/a> kasu, non golf jokalariak bila daitezkeen,<br \/>\n<a href=\"http:\/\/animalattraction.com\/\">Animal Atraction,<\/a> animaliak maite dituztenentzat edo <a href=\"http:\/\/www.positivesingles.com\/\">Positive Singles,<\/a><br \/>\nnon elkartzen baitira ezkongabe seropositiboak.<br id=\"ct4b57\"><br id=\"ct4b58\">Eta<br \/>\nez pentsa gizartearen behe mailako jendea ari dela Interneten bikote<br \/>\nbila, AEBetan behintzat, ez. Gehienak ondo kokatuta daude gizartean,<br \/>\nlan onak eta etxeak dituzte, hirietan bizi dira eta alderdi demokratari<br \/>\nematen diote botoa.<br id=\"ct4b59\"><br \/><b>Euskal Herrian<\/b><br id=\"ct4b60\">Euskal Herrian oso<br \/>\nbestelakoak garela? Baliteke, baina uste baino gutxiago seguruenik.<br \/>\nAbuztuan, gehienok oporretan ginela, aspaldi ikusi bako bikote bat<br \/>\nikusi genuen Elorrioko plazan. Mutila Elorrion jaioa da; neska, berriz,<br \/>\nUruguain. Orain sei bat urte Internet bidez ezagutu zuten elkar. Mutila<br \/>\neliza katolikoan bataiatua zen; neska, berriz, juduan. Hala ere,<br \/>\nezkondu egin ziren, eta gaur egun Urugain bizi dira, bi<br \/>\nseme-alabarekin. Gure bi lagunak ez dira salbuespena: Interneten<br \/>\nsortutako bikote gero eta gehiagotan nahastu egiten baitira<br \/>\nnazionalitatea, erlijioa eta etnikotasuna.<br id=\"ct4b61\"><br id=\"ct4b62\">Hala<br \/>\nere, Iparragirreren leloa ausartegitzat jotzen dutenek \u2014\u201cEman ta zabal<br \/>\nzazu munduan fruitua\u201d\u2014, aukera dute <a href=\"http:\/\/www.kaixomaitia.com\/\">Kaixomaitia.com<\/a> webgunean lagun<br \/>\neuskalduna egiteko, webgune horrek horixe eskaintzen baitu abiapuntu<br \/>\nlegez: hurbiltasuna eta euskara.<br id=\"ct4b63\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2007an 4.400.000 pertsona ezkondu ziren AEBetan. Horietatik 100.000k Interneten ezagutu zuten elkar. Garbi dago gaur egun ligatzeko Internet erabiltzea ez dela tipo bitxi batzuen kontua, sarearen hasieran jotzen zen moduan. Orduan neskazahar edo mutilzahar erremedio bakotzat jotzen ziren sarea erabiltzen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/10\/27\/internet-bidezko-bikoteak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[217,1210],"class_list":["post-704","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aeb","tag-ezkontzak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/704","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=704"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/704\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=704"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=704"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=704"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}