{"id":693,"date":"2008-11-10T07:55:48","date_gmt":"2008-11-10T07:55:48","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/plone-egun-oparoa"},"modified":"2008-11-10T07:55:48","modified_gmt":"2008-11-10T07:55:48","slug":"plone-egun-oparoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/11\/10\/plone-egun-oparoa\/","title":{"rendered":"Plone egun oparoa"},"content":{"rendered":"<p>Joan den ostiralean, azaroak 7, <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/cs-tailerra\/world-plone-day-2008\">World Plone Day<\/a> zela-eta, <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/\">CodeSyntax<\/a> enpresak mintegi bat antolatu zuen Tagzania enpresa jaio berriaren bulegoetan, Eibarren, eta bertan bildu gintuen hogeita hamar bat lagun, denak Plone erabiltzaileak gure enpresetan.<\/p>\n<p><b>Konpainia onean<\/b><br \/>CodeSyntaxek berak egin du dagoeneko <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/cs-tailerra\/bloga\/plone-eguna-munduan-eta-euskal-herrian\">egun hartako kronika<\/a> bere webgunean. Ni oso gustura izan nintzen mintegian, konpainia onean, egia esan: ezkerrean <a href=\"http:\/\/www.argia.com\/urtekaria\/docs\/egileak\/Iban%20Arantzabal,%20sarreragilea..jpg\">Iban Arantzabal<\/a> izan nuen, eta eskuinean <a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/online\/argazki\/zki1733\/kulirf01.gif\">Oier Araolaza.<\/a> Aurretik baina, <a href=\"http:\/\/www.patxitrapero.com\/maite.jpg\">Maite Rementeria<\/a> agurtu nuen, Faro hau diseinatu zuen diseinatzaile aparta. Guapa zegoen, oso, eta apur bat gizenago, haurdun dago-eta. Otsailean mutikotxo bat ekarriko du. Niri ere sekulako ilusioa egin zidan bera hain pozik ikusteak.<\/p>\n<p><b>Mintegia<\/b><br \/>Mintegiak bi zati izan zituen, eta tartean atsedenaldi bat, kafea hartu eta elkarrekin hitz egiteko. Niri bigarren zatia interesatu zitzaidan gehiago, <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/cs-tailerra\/bloga\/authors\/mlizarralde\">Mikel Lizarraldek<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/cs-tailerra\/bloga\/authors\/garaolaza\">Gari Araolazak<\/a> egindako aurkezpenak. Lehenak edukiaz hitz egin zuen, Interneten elkarrizketa sortu beharraz. Bigarrenak, ostera, <a href=\"www.google.com\/analytics\/es-ES\/\">Google Analytics<\/a> aplikazioaren posibilitateak aurkeztu zizkigun, jakin dezagun zer neurtu geure webguneetan, ondoren egin beharreko aldaketak ganoraz egiteko.<\/p>\n<p>Bi hitz ikasi nituen mintegian, ordura arte ezezagunak, <a href=\"http:\/\/komunikazioglosategia.pbwiki.com\/F\">freemium<\/a> eta <a href=\"http:\/\/komunikazioglosategia.pbwiki.com\/H\">HIPPO,<\/a> eta dagoeneko sartu ditut <a href=\"http:\/\/komunikazioglosategia.pbwiki.com\/FrontPage\">Komunikazio-Glosategian.<\/a> Han nenbilela, Gari Araolazak <a href=\"http:\/\/listen.grooveshark.com\/\">Grooveshark<\/a> musika programa erakutsi zidan, eta dagoeneko nik beste lau laguni erakutsi diet, oso erabilerraza baita.<\/p>\n<p>Probetxu handiko goiza izan zen. Orain irakurri egin behar ditut han hartutako apunteak, eta hasi nire jarduera hobetzen.<\/p>\n<p><b>Plone<\/b><br \/>Baina zer da Plone? <a href=\"http:\/\/plone.org\/\">Plone<\/a> da Edukiak kudeatzeko sistema bat, software libreaz egina eta doakoa, eta oso hedatua nazioartean administrazio, hezkuntza eta enpresen webguneak egiteko. Eraikita dago <a href=\"http:\/\/www.zope.org\/\">Zope<\/a> aplikazio zerbitzariaren gainean, eta <a href=\"http:\/\/www.python.org\/\">Python<\/a> hizkuntza erabiltzen du. Euskal Herrian CodeSyntax enpresak egiten du lan Plonerekin. <\/p>\n<p>Zer ikusirik dute <a href=\"http:\/\/www.nasa.gov\/\">NASA,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/\">Mondragon Unibertsitatea,<\/a> <a href=\"https:\/\/www.cia.gov\/\">CIA,<\/a> <a href=\"https:\/\/www.cia.gov\/\">Udinese Futbol Taldea,<\/a> <a href=\"http:\/\/oyc.yale.edu\/\">Yale-ko Unibertsitatea,<\/a> <a href=\"http:\/\/goiena.net\/\">Goiena.net,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.brazil.gov.br\/\">Brasilgo Gobernua,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.dantzan.com\/\">Dantzan.com,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.dantzan.com\/\">Oxfam,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.utah.edu\/portal\/site\/uuhome\/\">Utah-ko Unibertsitatea<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.zingizango.com\/\">Zingi Zango<\/a> erakundeek? Denek darabilte Plone euren webguneak kudeatzeko. Atera kontuak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den ostiralean, azaroak 7, World Plone Day zela-eta, CodeSyntax enpresak mintegi bat antolatu zuen Tagzania enpresa jaio berriaren bulegoetan, Eibarren, eta bertan bildu gintuen hogeita hamar bat lagun, denak Plone erabiltzaileak gure enpresetan. Konpainia oneanCodeSyntaxek berak egin du dagoeneko &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/11\/10\/plone-egun-oparoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1200,567,1201,808],"class_list":["post-693","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-cs","tag-eibar","tag-plone","tag-tagzania"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/693","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=693"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/693\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=693"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=693"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=693"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}