{"id":680,"date":"2008-12-02T08:41:47","date_gmt":"2008-12-02T08:41:47","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/arrasate-pressek-20-urte-bete-ditu"},"modified":"2008-12-02T08:41:47","modified_gmt":"2008-12-02T08:41:47","slug":"arrasate-pressek-20-urte-bete-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/02\/arrasate-pressek-20-urte-bete-ditu\/","title":{"rendered":"Arrasate Pressek 20 urte bete ditu"},"content":{"rendered":"<p>1988ko abenduaren 2an, ostirala, kaleratu zen Mondragoen <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/3076133637\/\">Arrasate Press<br \/>\nherri aldizkariaren lehen zenbakia.<\/a> Gaur inork ez du txapligurik botako<br \/>\n20. urteurren hori ospatzeko, gaur egun Arrasate Pressik ez delako, 2000.<br \/>\nurtean beste proiektu zabalago batean uztartu baitzen, <a href=\"http:\/\/www.goiena.com\/prentsa\">Goiena<\/a><br \/>\nproiektuan. Hala ere, orain hogei urte, Arrasate Press mugarri bat izan<br \/>\nzen, euskarazko prentsa lokalaren loraldia ekarri baitzuen Euskal<br \/>\nHerrira.<\/p>\n<p>Hilabete<br \/>\nbatzuk lehenago, lau lagun elkartu ginen AED euskara elkartean,<br \/>\nMondragoen bertan, eta hasi ginen pentsatzen merezi ote zuen herri<br \/>\naldizkari bat egitea erabat euskaraz: <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/2021945652\/\">Jose Mari Era\u00f1a<\/a> udal idazkaria<br \/>\nzen garai hartan Arrasateko Udalean, <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/people\/atauri\/\">Joxe Felix Diaz de Tuesta,<\/a> euskara<br \/>\nteknikaria udal berean, <a href=\"http:\/\/zaldiero.armiarma.com\/152.htm\">I\u00f1aki Mendiguren<\/a> itzultzailea eta ni, irakaslea<br \/>\nBergarako Udal Euskaltegian. Batez beste 35 bat urte genituen. Beraz,<br \/>\nez ginen ume mokoak. Une<br \/>\nhartan, gainera, laurok genituen zuzendaritza ardurak gure lanetan.<br \/>\nHala ere, batek bakarrik zuen kazetaritza esperientzia, nik, baina oso<br \/>\nesperientzia laburra, zeren hamaika urte lehenago <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/2435045770\/\">Garaia<\/a> aldizkarian<br \/>\negin nuen lan bospasei hilabetez. Hala ere, denok erakutsi genuen<br \/>\nbagenuela kazetaritza sena, eta horrek bultzatu gintuen aurrera egitera.<\/p>\n<p>Lehen ale hura egiten beste zenbait jendek ere parte hartu zuen: <b>Bego<br \/>\nZubia<\/b> eta <b>Juan Luis Azkarate<\/b> kazetariak eta <b>Amaia Garro<\/b> publizistak.<br \/>\nDenek, <a href=\"http:\/\/basque.unr.edu\/02\/2.1.p\/Agote.jpg\">Jose Luis Agoterekin<\/a> batera, gau pasa egin behar izan zuten alea<br \/>\ngaraiz irten zedin. Beste horrenbeste egin behar izan zuten Gertu<br \/>\ninprimategiko lagunek. Erditze gogorra izan zen, denok ere genuelako<br \/>\neskarmenturik, baina poza ere izugarria hartu genuen.<\/p>\n<p>Inork nahi badu irakurri Arrasate Pressen historia, <a href=\"http:\/\/docs.google.com\/Doc?id=dcf7vh67_29c6s7d382\">Google Docs-en<\/a> aurkituko du nire lan bat, aurkeztu nuena 2008ko ekainean Euskal<br \/>\nKulturgintzaren Transmisioa ikastaroan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1988ko abenduaren 2an, ostirala, kaleratu zen Mondragoen Arrasate Press herri aldizkariaren lehen zenbakia. Gaur inork ez du txapligurik botako 20. urteurren hori ospatzeko, gaur egun Arrasate Pressik ez delako, 2000. urtean beste proiektu zabalago batean uztartu baitzen, Goiena proiektuan. Hala &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/02\/arrasate-pressek-20-urte-bete-ditu\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1179,1178],"class_list":["post-680","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aed","tag-arrasate_press"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/680","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=680"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/680\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=680"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=680"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=680"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}