{"id":675,"date":"2008-12-10T07:41:05","date_gmt":"2008-12-10T07:41:05","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/bideo-jokoak-eskolan"},"modified":"2008-12-10T07:41:05","modified_gmt":"2008-12-10T07:41:05","slug":"bideo-jokoak-eskolan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/10\/bideo-jokoak-eskolan\/","title":{"rendered":"Bideo jokoak eskolan"},"content":{"rendered":"<p>(Artikulu hau <a href=\"http:\/\/www.jakingunea.com\/\">Jakin<\/a> aldizkarian atera dut, 168. zenbakian).<\/p>\n<p>Behin eta berriro aipatzen<br \/>\ndugu teknologia berriak zein inportanteak diren, zer betebehar<br \/>\ninteresgarria duten irakaskuntzan, zelako garrantzia duten<br \/>\neuskararentzat&#8230;, baina bideo jokoak erabat ahaztuta ditugu, munduan<br \/>\nhorrelakorik ez balego bezala. Hala ere, estatistikek erakusten digute<br \/>\nAEBetan bakarrik 2007an 9.500 milioi dolar saldu zirela bideo eta<br \/>\nordenagailu jokoetan. Hori nahikoa ez-eta, uste dugu bideo jokoak ez<br \/>\ndirela onak, bakartu egiten dituztela gure seme-alabak, eta biolentziaz<br \/>\njosita daudela. Alemanian, berriz, bertako gobernuak erabaki du Bideo<br \/>\nJokoen Garatzaileen Elkartea bertako Kultura Kontseiluan sartzea, eta<br \/>\nhorrekin ezin garbiago adierazi du bideo jokoak kultura direla.<\/p>\n<p>Errepikatzen<br \/>\nari gara gure gurasoen jokabidea komikien inguruan: haserretu egiten<br \/>\nziren komiki asko irakurtzen genituelako, esanez tontotu egingo ginela,<br \/>\nhaiek ez zirela gauza serioak. Ez zuten ulertzen oso ondo pasatzen<br \/>\ngenuela, eta, komikien bidez, irakurtzen ari ginela, eta sozializatzen,<br \/>\nbehin komikiak irakurrita, trukatu egiten baikenituen. Handik<br \/>\nliburuetara pasatzea jauzi naturala izan zen. Baina orain, guraso egin<br \/>\ngarenean, gauza bera egiten ari gara bideo eta ordenagailu jokoekin.<br \/>\nHaserretu egiten gara geure seme-alabak ikusten baditugu pantaila<br \/>\naurrean jolasten.<\/p>\n<p>Hala ere, berandu baino lehen, hobe dugu<br \/>\naurreiritziak astintzea. Bideo jokoak aspaldi sortu ziren, lehena,<br \/>\n1947an. Hala ere, gizarte fenomeno bihurtu zirenetik, era askotako<br \/>\nbideo jokoak egin dira, batzuk oso arrakastatsuak, eta milioika lagunek<br \/>\nerabili dituzte denbora pasa moduan. AEBetan, batez besteko jokalariak<br \/>\n35 urte ditu eta 12 urte daramatza jokatzen. Ikusita bideo jokoen<br \/>\neragina jende horren heziketan, gero eta jende gehiago ari da eskatzen<br \/>\nbideo jokoak erabiltzea irakaskuntzan.<\/p>\n<p>Zorionez, gure artera ere<br \/>\niritsi dira ahots horiek. Uda honetan, EHUren Udako Ikastaroetan, gai<br \/>\nhori jorratu zen: &#8220;Bideo jokoak: hezkuntza, sozializazioa eta<br \/>\nberrikuntza&#8221;. Eta bertako zuzendariak, <b>Javier Etxeberriak<\/b> garbi<br \/>\nadierazi zuen hezkuntzan bideo jokoei eman beharko zaiela duten<br \/>\ngarrantzia. Horretarako komeni dela helduei, irakasleei bereziki,<br \/>\nerakustea zelan dabiltzan bideo jokoak. \u201cBeste proposamen bat izan<br \/>\ndaiteke<br \/>\nhautazko ikasgai moduan bideojokoak erabiltzen ikastea. Hobe da hau<br \/>\ntaldean egitea bakarka baino, honela, buruko nahasteak saihestuko<br \/>\nbailirateke (&#8230;)\u201d. Javier Etxeberria ez da edonor, curriculum zabala<br \/>\ndu eta CSIC erakundean irakasten du, Zientzia Ikerkuntzen Kontseilu<br \/>\nGorenean. Bada, haren iritzian, \u201cBideojokoek xehetasuna, azkartasuna,<br \/>\negokitzapena,<br \/>\nikasketa eta gaitasun kognitiboak garatzen dituzte. Gainera,<br \/>\nhezkuntzarako, berriztapenerako eta sozializaziorako garrantzitsuak<br \/>\ndira. Era berean, hauei esker haurrak autodidaktak eta kooperatiboak<br \/>\ndira eta sozializatzen laguntzen die (&#8230;)\u201d. Zeri begira gaude bideo<br \/>\njokoak gure curriculumean sartzeko?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>(Artikulu hau Jakin aldizkarian atera dut, 168. zenbakian). Behin eta berriro aipatzen dugu teknologia berriak zein inportanteak diren, zer betebehar interesgarria duten irakaskuntzan, zelako garrantzia duten euskararentzat&#8230;, baina bideo jokoak erabat ahaztuta ditugu, munduan horrelakorik ez balego bezala. Hala ere, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/10\/bideo-jokoak-eskolan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[853,578,927],"class_list":["post-675","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bideojokoak","tag-eskola","tag-jakin"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/675","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=675"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/675\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=675"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=675"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=675"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}