{"id":674,"date":"2008-12-11T07:52:52","date_gmt":"2008-12-11T07:52:52","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/hiru-liburu-interesgarri"},"modified":"2008-12-11T07:52:52","modified_gmt":"2008-12-11T07:52:52","slug":"hiru-liburu-interesgarri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/11\/hiru-liburu-interesgarri\/","title":{"rendered":"Hiru liburu interesgarri"},"content":{"rendered":"<p>(Artikulu hau Jakin aldizkarian atera dut, 168. zenbakian)<\/p>\n<p>Udako oporretan hiru liburu<br \/>\nirakurri ditut, zein baino zein interesgarriagoa. Hirurek gaurkotasun<br \/>\nhandia dute, lotuta baitaude gaur egungo egoerarekin, batez ere<br \/>\nteknologia berriak gure gizartean eragiten ari diren aldaketen<br \/>\ninguruan. Ondo baderitzozue, aurkeztu egingo dizkizuet liburuok:<\/p>\n<p><b>The world is flat<\/b><br \/><a href=\"http:\/\/www.amazon.com\/World-Flat-3-0-History-Twenty-first\/dp\/0312425074\/ref=pd_bbs_sr_1?ie=UTF8&amp;s=books&amp;qid=1228978091&amp;sr=8-1\"><i>The world is flat<\/i><\/a> da lehena, Thomas L. Friedman kazetariak idatzia. Gaztelaniaz ere aurki daiteke, <i>La tierra es plana<\/i><br \/>\nizenburuarekin, Planeta argitaletxean. Mundua laua dela dio egileak,<br \/>\neta horrekin esan nahi du konektatuta dagoela: hesi ekonomikoen eta<br \/>\npolitikoen jausteak ekarri du, iraultza digitalarekin batera, aukera<br \/>\nparegabea negozioak egiteko milioika lagunekin munduan barrena. Hau ez<br \/>\nda gertatu goizetik gauera, baina bai oharkabean askorentzat, guztion<br \/>\nbegiak irailaren 11n eta Irakeko gerran zeuden bitartean. Glozalizazioa<br \/>\n3.0, berak horrela deitzen baitio, ez da enpresa handiek bultzatua,<br \/>\nbaizik eta gizabanakoek eraginda: <i>freelance<\/i> eta enpresa hasi<br \/>\nberriak mundu osoan, baina batez ere Indian eta Txinan, gero eta pisu<br \/>\nhandiagoa hartzen ari dira, gai baitira lehendabizi soldata txikiko<br \/>\nlanak bereganatzeko, baina baita goi mailako lan sofistikatuak ere.<\/p>\n<p>Friedman-en<br \/>\niritziz, mendebaldarrok azti eta zuhur jokatu beharra dugu mundu lau<br \/>\nhonetan, mundu bat non indiarrak eta baita txinatarrak ere,<br \/>\nnabarmentzen ari diren. Ikasi beharra dugu merkatu global batean lan<br \/>\negiten. Horrek arriskuak ekarriko dizkigu, orain lehen baino milioika<br \/>\nlagun ari baitira beharrean, guk egiten ditugun lan asko guk bezain<br \/>\nondo eta merkeago egiteko prest. Baina, azti jokatuz gero, aukerak ere<br \/>\nikusten ditu egileak. Liburu mardula da, 660 orrialde, baina erraz<br \/>\nirakurtzekoa, oso estilo bizian idatzita baitago.<\/p>\n<p><b>The big switch<\/b><br \/><a href=\"http:\/\/www.amazon.com\/Big-Switch-Rewiring-Edison-Google\/dp\/0393333949\/ref=sr_1_1?ie=UTF8&amp;s=books&amp;qid=1228978259&amp;sr=1-1\"><i>The big switch<\/i><br \/>\n<\/a>da bigarren liburua, (Aldaketa handia), Nicholas Carr idazleak egina.<br \/>\nAzpititulua ere adierazgarria du: \u201cmundua birkableatzen, Edisonengandik<br \/>\nGooglera\u201d. Dirudienean gaudela aurrekaririk bako iraultza teknologiko<br \/>\nbaten erdian, egileak dio iraultza digitalak antz handia duela, gero<br \/>\neta handiagoa, orain mende bat argindarrak ekarri zuenarekin.<br \/>\nInformatika dagoeneko ez da pertsonala, Carr-en ustez, eta laster bihur<br \/>\ndaiteke zerbitzu publiko bat, zenbait enpresak eskainia, eta gobernuek<br \/>\ngainbegiratua. Garai batean, enpresek eurek sortzen zuten argindarra,<br \/>\njoan den aleko artikulu batean idatzi nuen bezala, harik eta zenbait<br \/>\nenpresa agertu ziren arte, Iberdueroren tankerakoak, zerbitzu hori<br \/>\nmerkeago eskaintzen zutenak. Carr-en aburuz, antzeko iraultza baten<br \/>\nerdian gaude, aurrerantzean gero eta zerbitzu informatiko gehiago hodei<br \/>\ninformatikoan aurkituko ditugu, hor nonbaiteko zerbitzarietan.<br \/>\nTrantsizio horren ondorio sozialak eta ekonomikoak ilun samarrak izango<br \/>\ndira, egilearen ustez. Aberastasuna gutxi batzuen esku finkatuko da,<br \/>\neta zenbait industria, prentsa idatzia bereziki, desagertzeko zorian<br \/>\nizango da.<\/p>\n<p><b>Don\u2019t bother me mom<\/b><br \/>Hirugarren liburua da <a href=\"http:\/\/www.amazon.com\/Dont-Bother-Me-Mom-Im-Learning\/dp\/1557788588\/ref=sr_1_1?ie=UTF8&amp;s=books&amp;qid=1228978335&amp;sr=1-1\"><i>Don\u2019t bother me mom \u2014I\u2019m learning,<\/i><\/a><br \/>\n(Ez gogaitarazi ama \u2014ikasten ari naiz), Marck Prensky-rena. Gure<br \/>\nseme-alabek gero eta denbora gehiago igarotzen dute pantailaren<br \/>\naurrean, bideo edo ordenagailu jokoetan, eta horrek ika-mika ugari<br \/>\nsortzen ditu gurasoon artean. Marc Prensky hezkuntza software<br \/>\ngaratzailea da, eta bideo jokoen alde dago. Haren ustez, \u201cgazteak askoz<br \/>\nere gauza&nbsp;positiboagoak eta erabilgarriagoak ikasten ari dira bideo<br \/>\njokoetan eskolan baino\u201d. Prensky saiatzen da gurasoon eta irakasleon<br \/>\nbeldurra uxatzen, eta azaltzen du gaztetxoek zelan ikasten duten<br \/>\njolastu bitartean. Tartean, informazio ugari ematen du bideo jokoen<br \/>\ngainean, eta argibide ugari, zelan hurbildu gazte horiengana.<\/p>\n<p>Hiru<br \/>\nliburuak oso ondo idatzita daude, eta erraz irakurtzen dira. Hirurek,<br \/>\ngainera, lan ona egiten dute gure inguruan gertatzen ari diren<br \/>\naldaketak hobeto ulertzen. Horregatik, hirurak dira gomendagarriak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>(Artikulu hau Jakin aldizkarian atera dut, 168. zenbakian) Udako oporretan hiru liburu irakurri ditut, zein baino zein interesgarriagoa. Hirurek gaurkotasun handia dute, lotuta baitaude gaur egungo egoerarekin, batez ere teknologia berriak gure gizartean eragiten ari diren aldaketen inguruan. Ondo baderitzozue, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/11\/hiru-liburu-interesgarri\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[98],"class_list":["post-674","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-liburuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/674","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=674"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/674\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=674"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=674"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=674"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}