{"id":671,"date":"2008-12-18T07:49:02","date_gmt":"2008-12-18T07:49:02","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/ezin-bereiztu-webgunea-eta-web-orria"},"modified":"2008-12-18T07:49:02","modified_gmt":"2008-12-18T07:49:02","slug":"ezin-bereiztu-webgunea-eta-web-orria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/18\/ezin-bereiztu-webgunea-eta-web-orria\/","title":{"rendered":"Ezin bereiztu webgunea eta web orria"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.euskaltzaindia.net\/erakundea\">Euskaltzaindiak<\/a> ere arazoak bide ditu bereizteko <b>webgunea<\/b> eta <b>web<br \/>\norria.<\/b> Atzo bertan, abenduaren 17an, <a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/plangintzak\/gurien\/1159170628\/andres_urrutia_elegune_270.png\">Andres Urrutia<\/a> euskaltzainburuak<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.euskaltzaindia.net\/index.php?option=com_content&amp;Itemid=1&amp;catid=121&amp;id=321&amp;lang=eu&amp;view=article\">Plazaberri<\/a> albiste emaile elektronikoan egindako idatzian, non<br \/>\niragartzen baitigu Euskaltzaindiak &#8220;blogaren aldeko apustua&#8221; egingo duela<br \/>\n&#8211;inoiz ez da berandu, nahiz eta lehen bloga erabat euskaraz orain<br \/>\nzazpi urte plazaratu zen&#8211;, behin eta berriro erabiltzen du<br \/>\n&#8220;web-orria&#8221;, adierazteko Euskaltzaindiaren webgunea.<\/p>\n<p>Anglofonoek \u2014beraiek asmatu zuten Internet\u2014 oso garbi bereizten dituzte<br \/>\n<i>website<\/i> eta <i>web page,<\/i> alegia, webgunea eta web orria, eta horrela<br \/>\nerabili dituzte hasiera hasieratik. Gaztelaniaz, berriz, jende piloa<br \/>\nari da nahasten <i>sitio web<\/i> eta <i>p\u00e1gina web,<\/i> eta gaur egun hedabide<br \/>\ngehienetan <i>sitio web<\/i> esan beharrean, asko eta asko, gehienak esango<br \/>\nnuke, <i>p\u00e1gina web<\/i> ari dira erabiltzen.<\/p>\n<p>Euskal blogosferan, adibidez, orain gutxi arte jende gehienak ondo bereiztu<br \/>\nditu bi izen horiek, webgunea eta web orria, baina Internet zabaldu<br \/>\ndenean hedabide tradizionaletara eta ikasgeletara, hasi da nahasketa,<br \/>\nkazetari eta irakasle askok gaztelaniazko hedabideetatik edaten<br \/>\nbaitugu, eta, oharkabean, geure egiten ditugu kazetari espainiarrek<br \/>\ngaizki erabilitako moldeak. Ikusten denez, euskal akademikoak ere ez dira libratzen eragin horretatik.<\/p>\n<p>Hitz bien esanahia bereizte aldera, beharbada lagungarri gertatuko zaio<br \/>\nAndres Urrutia jaunari jakitea zer dioen gure glosategiak, <a href=\"http:\/\/komunikazioglosategia.pbwiki.com\/FrontPage\">Glosategia<br \/>\nKomunikazioaren gainean,<\/a> hitz horren gainean:<\/p>\n<ul>\n<li><b>webgune.<\/b> <i>(Internet)<\/i> Web orri bilduma bat da, helbide bakarrean batuta.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskaltzaindiak ere arazoak bide ditu bereizteko webgunea eta web orria. Atzo bertan, abenduaren 17an, Andres Urrutia euskaltzainburuak Plazaberri albiste emaile elektronikoan egindako idatzian, non iragartzen baitigu Euskaltzaindiak &#8220;blogaren aldeko apustua&#8221; egingo duela &#8211;inoiz ez da berandu, nahiz eta lehen bloga &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2008\/12\/18\/ezin-bereiztu-webgunea-eta-web-orria\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1172,1173,1174],"class_list":["post-671","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-orri","tag-web","tag-webgune"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/671","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=671"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/671\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=671"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=671"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=671"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}