{"id":649,"date":"2009-01-21T07:50:35","date_gmt":"2009-01-21T07:50:35","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/twitter-eta-obamaren-kargu-hartzea"},"modified":"2009-01-21T07:50:35","modified_gmt":"2009-01-21T07:50:35","slug":"twitter-eta-obamaren-kargu-hartzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/01\/21\/twitter-eta-obamaren-kargu-hartzea\/","title":{"rendered":"Twitter eta Obamaren kargu hartzea"},"content":{"rendered":"<p>Atzo arratsaldeko 18:00etan <a href=\"http:\/\/search.twitter.com\/\">Twitter Search<\/a> bilatzailean sartu, eta<br \/>\nsaiatu nintzen jarraitzen <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Obama\">Barack Obamaren<\/a> kargu hartzea AEBetako lehendakari<br \/>\nmoduan. <b>#inaug09<\/b> etiketa idatzi nuen, baina Twitter Search oso mantso<br \/>\nzebilen artean. Une hartan, <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Aretha_Franklin\">Aretha Franklin <\/a>omen zebilen kantatzen;<br \/>\njendea, behintzat horretaz idazten ari zen. Baina harrigarria: hamabost<br \/>\nbat segundu igarota, baziren zain beste <b>1.800<\/b> bat <i>tweet<\/i> edo mezu labur.<br \/>\nJendea ari zen eroen pare idazten, bere lekukotasuna uzten Twitteren.<br \/>\nGehienak, pozik, aro berri bat irekitzen zelako AEBetan; beste batzuk,<br \/>\nkezkatuta ekitaldi zibil hartan ere erlijio kontuak nahasten zirelako;<br \/>\nzenbait, telebista kateen jarraipena egiten; iruzkinak Michele Obamaren<br \/>\njantziaz; txisteak Hillary Clintonen gainean&#8230;<\/p>\n<p>Ikusita Twitter Search oso motel zebilela, <a href=\"http:\/\/edition.cnn.com\/\">CNN<\/a> telebistara pasatu nintzen, beti<br \/>\nInterneten, eta han ikusi nituen Obamaren zin egite aurreko hainbat<br \/>\nmomentu. Jendetza izugarria ikusten zen inguruetan, beltzak batez ere.<br \/>\nNire <a href=\"http:\/\/twitter.com\/home\">Twitter<\/a>-en, berriz, gauza askorik ez Obamaren inguruan. Bi mezuk<br \/>\neman zidaten atentzioa: &#8220;Parece que anda un tal Obama por ah\u00ed&#8221;, zioen<br \/>\nlehenak. Bigarrenak, berriz, &#8220;fuck usa&#8221; amaitzen zuen, Obamaz<br \/>\naspertuta. Biak euskaldunek idatziak.<\/p>\n<p>Iluntzean, Internet bidez ikusi genituen Obamaren kargu hartzea eta<br \/>\nhitzaldia, <a href=\"http:\/\/www.cbsnews.com\/\">CBS<\/a> telebistan, sarean. Beti bezala, neurtua eta<br \/>\ninspiratzailea. Geroago, CNNn ostera, baina Interneten, zuzenean ikusi<br \/>\ngenuen&nbsp; presidente berria eta bere emaztea oinez Pennsilvania<br \/>\netorbidean, jendea agurtzen.<\/p>\n<p>Ordurako<br \/>\nTwitter Search arinago zebilen,<br \/>\neta mezu emaria ere askoz ere apalagoa zuen: hamabost segunduero 80 bat<br \/>\nmezu sartzen ziren bertan. Arratsaldeko 18:00etan baino dezente<br \/>\ngutxiago, baina, hala ere, asko. Atzoko irabazletako bat, dudarik gabe:<br \/>\nTwitter.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo arratsaldeko 18:00etan Twitter Search bilatzailean sartu, eta saiatu nintzen jarraitzen Barack Obamaren kargu hartzea AEBetako lehendakari moduan. #inaug09 etiketa idatzi nuen, baina Twitter Search oso mantso zebilen artean. Une hartan, Aretha Franklin omen zebilen kantatzen; jendea, behintzat horretaz idazten &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/01\/21\/twitter-eta-obamaren-kargu-hartzea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1144,69,1140,1145,200],"class_list":["post-649","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-cbs","tag-cnn","tag-obama","tag-search","tag-twitter"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/649","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=649"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/649\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=649"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=649"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=649"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}