{"id":638,"date":"2009-02-05T07:57:17","date_gmt":"2009-02-05T07:57:17","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/ontsa-twitteatzeko-bidea"},"modified":"2009-02-05T07:57:17","modified_gmt":"2009-02-05T07:57:17","slug":"ontsa-twitteatzeko-bidea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/02\/05\/ontsa-twitteatzeko-bidea\/","title":{"rendered":"Ontsa twitteatzeko bidea"},"content":{"rendered":"<p>Artikulu jakingarria aurkitu dut <a href=\"http:\/\/www.twitip.com\/7-ways-to-be-worth-following-on-twitter\/\">TwiTip<\/a> blogean, zelan lortu jarraitzaile asko izatea <a href=\"http:\/\/twitter.com\/\">Twitter<\/a>-en. Horretarako, <b>Jo-Lynne<\/b> blogari gonbidatuak zazpi aholku ematen ditu, zazpi, zein baino zein kontuan hartzekoak, eta hemen laburtuko ditudanak:<\/p>\n<p><b>1. Izan interesgarria<\/b><br \/>Ondo dago esatea zer jan duzun bazkaltzeko edo zer ordutan joango zaren zinera, baina esan ezazu modu erakargarrian zure jarraitzaileentzat.<\/p>\n<p><b>2. Eman informazioa<\/b><br \/>Mezu guztiek ez diote zertan erantzun behar \u201czertan ari zara orain?\u201d galderari. Parte hartu nahi baduzu Twitter komunitatean, zuk ere zerbait eskaini behar duzu: irakurri berri baduzu artikulu interesgarri bat, partekatu besteekin.<\/p>\n<p><b>3. Izan interaktiboa<\/b><br \/>Ez erabili Twitter soilik zure kontuak esateko edo zure blogeko mezuetara lotzeko. Erantzun besteen mezuei, galdetu, erantzun galderei\u2026 Twitter elkarrizketa da, ez bakarrizketa, eta zenbat eta gehiago parte hartu bertan, hainbat eta gehiago jasoko duzu.<\/p>\n<p><b>4. Promozionatu<\/b><br \/>Bai, ondo dago zure lana sustatzea, non eta ez den denbora guztian zure autobonborako<\/p>\n<p><b>5. Izan pertsonala<\/b><br \/>Aldi batez, <i>plugin<\/i> bat erabili nuen nire blogeko mezuak automatikoki argitaratzeko Twitter-en, baina itzali egin dut, eta orain sarrera hausnartuagoak idazten ditut post horietara lotzeko. Inori ez zaio gustatzen pentsatzea <i>spama<\/i> jasotzen ari dela. Eta, arren, faborez eta mesedez, itzali robot horiek, erantzunak era automatikoan erantzuten dutenak, ez baitago hori baino gauza inpertsonalagorik. Horrelakoak aurkitzen ditudanean, ezabatu egiten ditut nire zerrendetatik. Kito.<\/p>\n<p><b>6. Jokatu begirunez<\/b><br \/>Gogo handia baldin baduzu ere zure anekdotak partekatzeko, ez bete inoren kontuak zure mezuekin, osterantzean segituan ezabatuko zaituzte-eta euren zerrendetatik. Inoiz aurkitzen baduzu zeure burua mezuak etengabe trukatzen beste erabiltzaile batekin, hobe duzu kanal pribatua erabiltzea, gainerako erabiltzaileak ez gogaitarazteko.<\/p>\n<p><b>7. Izan orekatua<\/b><br \/>Azkenik, baina ez azkena, bilatu oreka aurreko sei aholkuen artean. Zure burua promozionatu besterik egiten ez baduzu, jendea aspertu egingo da zutaz, inor ez baita hain inportante. Soilik idazten baduzu zure eguneroko kontuez, bueltan ezer eman gabe, jendea aspertu egingo da zutaz. Inor ez da hain interesgarria. Oreka da giltza.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artikulu jakingarria aurkitu dut TwiTip blogean, zelan lortu jarraitzaile asko izatea Twitter-en. Horretarako, Jo-Lynne blogari gonbidatuak zazpi aholku ematen ditu, zazpi, zein baino zein kontuan hartzekoak, eta hemen laburtuko ditudanak: 1. Izan interesgarriaOndo dago esatea zer jan duzun bazkaltzeko edo &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/02\/05\/ontsa-twitteatzeko-bidea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1131,789,200],"class_list":["post-638","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aholkuak","tag-tutoriala","tag-twitter"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/638","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=638"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/638\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=638"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=638"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=638"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}