{"id":630,"date":"2009-02-16T07:18:38","date_gmt":"2009-02-16T07:18:38","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/kindle-drm-eta-liburu-zaharrak"},"modified":"2009-02-16T07:18:38","modified_gmt":"2009-02-16T07:18:38","slug":"kindle-drm-eta-liburu-zaharrak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/02\/16\/kindle-drm-eta-liburu-zaharrak\/","title":{"rendered":"Kindle, DRM eta liburu zaharrak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/cachru\">Kindle<\/a> irakurgailu digitalak DRM sistema antikopia darama, eta horren bidez, <a href=\"http:\/\/www.amazon.com\/\">Amazonek<\/a> ukatu egiten dio erosleari kopiaren gaineko jabegoa. Horren arabera, ezin sortu Manterola bezalako liburudenda birtualik, espezialdua liburu zaharretan.<\/p>\n<p><b>Manterola liburudenda<\/b><br \/>Gogoan dut, ikasle nintzela Donostian, Pe\u00f1aflorida institututik bueltan, zelan sartzen ginen <a href=\"http:\/\/www.libreriamanterola.com\/03manterola.htm\">Manterola liburudendan,<\/a> liburu erabiliak erosteko. Erosi ere, dezente erosi genituen, merkeak ziren-eta.<\/p>\n<p>Manterola legezkoa zen. Bere negozioa oinarritzen zen irizpide garbi batean: edozeinek erosten duenean liburu bat, jaun eta jabe da ale horrena, eta, behin irakurrita, nahi duena egin dezake berarekin: utzi, eman, saldu, edo bota\u2026 Copyright-aren legea horraino iristen zen.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.businessweek.com\/the_thread\/techbeat\/archives\/2009\/02\/hwo_do_i_sell_m.html\">Irakurri dudanez,<\/a> Kindle irakurgailu digitalak DRM sistema antikopia darama, eta horren bidez, Amazonek ukatu egiten dio erosleari kopiaren gaineko jabegoa, orain arte paperezko liburuen negozioak aitortu diona.<\/p>\n<p>Ikusita DRM sistemak zer ibilbide laburra izan duen musika digitalean \u2014desagertzeko zorian dago\u2014, Amazonek ere alde batera utzi beharko luke giltzarrapoa, eta utzi erosleek egin dezatela nahi dutena erositako liburu elektronikoekin. Are eta gehiago, sustatu lezake irakurritako liburu digitalen sal-erosketa, eta zatitxo bat irabazi saldutako liburu bakoitzeko.<\/p>\n<p>Eta Amazon dioenak, berdin dio <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/2m2rbh\">Sony<\/a> eta halaxe <a href=\"http:\/\/www.papyre.com\/portada.asp\">Papyre,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.irextechnologies.com\/products\/iliad\">iLiad,<\/a> <a href=\"http:\/\/www.bookeen.com\/ebook\/ebook-reading-device.aspx\">Cybook<\/a> eta bestelako irakurgailu digitalen enpresak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kindle irakurgailu digitalak DRM sistema antikopia darama, eta horren bidez, Amazonek ukatu egiten dio erosleari kopiaren gaineko jabegoa. Horren arabera, ezin sortu Manterola bezalako liburudenda birtualik, espezialdua liburu zaharretan. Manterola liburudendaGogoan dut, ikasle nintzela Donostian, Pe\u00f1aflorida institututik bueltan, zelan sartzen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/02\/16\/kindle-drm-eta-liburu-zaharrak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[117,161,98,1123],"class_list":["post-630","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-amazon","tag-kindle","tag-liburuak","tag-manterola"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/630","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=630"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/630\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=630"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=630"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=630"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}