{"id":609,"date":"2009-03-13T08:04:05","date_gmt":"2009-03-13T08:04:05","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/iritsi-da-karapaixoa"},"modified":"2009-03-13T08:04:05","modified_gmt":"2009-03-13T08:04:05","slug":"iritsi-da-karapaixoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/03\/13\/iritsi-da-karapaixoa\/","title":{"rendered":"Iritsi da karapaixoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/joxe\/3349278879\/\" title=\"Garizuman, karapaixoa by Joxe, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3476\/3349278879_9348429cb7.jpg\" alt=\"Garizuman, karapaixoa\" height=\"325\" width=\"450\"><\/a><br \/>\nAtzo Fatima etorri zen, arreba, eta Mirenentzat <a href=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3174\/2360279859_42c0916212.jpg\">karapaixoa<\/a> ekarri zigun, Arizmendi ikastolan egina. Gurean karapaixoa berezia baita, botila bat ardo ireki genuen, arrautzak frijitu, eta armonia ederrean jan genuen. Afari berezia, inondik ere, urtean gutxitan gertatzen den horietakoa.<\/p>\n<p>Karapaixoa da ogi berezia, triangelu formakoa, eta ertz bakoitzean arrautza egosi bana ditu txertatuta. Erdian, berriz, txorizoa. Garizuman egiten da, eta, Debagoienean behintzat, ohitura da aitapontekoak eta amapontekoak beren besoetakoei oparitzekoa. Gurean beti <b>karapaixoa<\/b> esan izan zaio. Elgetan, berriz, <b>garipaua.<\/b> Eta Durangaldean, <b>mokotza.<\/b><\/p>\n<p>Gure kasuan, Fatima ez da Mirenen amapontekoa \u2014Miren ez dago bataiatuta\u2014, baina ama Paula hil ondoren, nahi izan du ohiturari eutsi, eta berak oparitzen die orain karapaixoa familiako gaztetxoei. Zure osasunean eta gure gizenean, Fatima! (Argazkian: Bego, Miren eta Zanna)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo Fatima etorri zen, arreba, eta Mirenentzat karapaixoa ekarri zigun, Arizmendi ikastolan egina. Gurean karapaixoa berezia baita, botila bat ardo ireki genuen, arrautzak frijitu, eta armonia ederrean jan genuen. Afari berezia, inondik ere, urtean gutxitan gertatzen den horietakoa. Karapaixoa da &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/03\/13\/iritsi-da-karapaixoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1105,333,1106],"class_list":["post-609","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-arizmendi","tag-debagoiena","tag-karapaixoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/609","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=609"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/609\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=609"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=609"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=609"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}