{"id":597,"date":"2009-03-31T07:55:20","date_gmt":"2009-03-31T07:55:20","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/eta-zer-dio-korrikak-berak"},"modified":"2009-03-31T07:55:20","modified_gmt":"2009-03-31T07:55:20","slug":"eta-zer-dio-korrikak-berak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/03\/31\/eta-zer-dio-korrikak-berak\/","title":{"rendered":"Eta zer dio Korrikak berak?"},"content":{"rendered":"<p>Eman du zeresana, bai, igandean hemen bertan idatzi nuen artikuluak \u2014<a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/korrika-eta-etako-presoak\">Korrika eta ETAren presoak.<\/a> Beste behin, elkarrizketa sortu da Interneten, blog honetan eta <a href=\"http:\/\/search.twitter.com\/search?q=joxearanzabal\">Twitter<\/a>-en, eta bertan parte hartu dugu euskaltzale talde batek, bi ikuspegi nagusirekin: batzuek Korrika euskararen aldeko aldarrikapen huts izan dadin, eta beste batzuek Korrika era guztietako aldarrikapenen aterpe izatearen alde. Korrika izan genuen hizpide, behin eta berriro.<\/p>\n<p>Internetek begi-bistan jarri du gaia: euskaltzaleen artean desadostasunak daude Korrika zelan proiektatzen den. Baina, zer dio Korrikak berak auzi horren gainean?<\/p>\n<p>Korrika ondo kokatuta dago Web 2.0 esparruan, besteak beste badituelako <a href=\"http:\/\/www.korrika.org\/\">bloga<\/a> eta <a href=\"http:\/\/twitter.com\/korrika\">kontu bat Twitter<\/a>-en. Bietan begiratu dut, baina hor ez dut aipamenik aurkitu eztabaidaren gainean. Hala ere, auzia ez da hutsala, ez da lau sarelari zororen ika-mika zentzugabea, ikusitakoak ikusita, <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/albisteak\/33014\/Nafarroako_Gobernuak_Korrikagatik_AEKri_ematen_dizkion_laguntzak_eten_ditu_terrorismoa_goratzeagatik.htm\">Nafarroako Gobernuak erabaki baitu diru laguntza kentzea Korrikari.<\/a><\/p>\n<p>Zilegi du Korrikak isilik egotea. Beste batzuek ere horixe egin dute behin baino gehiagotan. Baina Telefonicak, Euskaltelek, Volkswagenek edo enpresa handi horietako batek hori egiten duenean \u2014isilik geratu Interneten edo merkatuan egiten zaizkion kritiken aurrean\u2014 hasten da bezeroak galtzen, gaur egungo bezeroak azalpenak eskatzen dituelako, argibideak, batez ere Internetek ahotsa eman dionetik. <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/garaolaza\/206414361\/\">Gari Araolazak<\/a> ezin argiago adierazi zuen Faroan, erantzun batean:<\/p>\n<ul>\n<li>Ni ez naiz inor esateko nork joan behar duen Korrikan, baina Korrikarekin bat egiten badut euskararen alde nagoelako da, Korrikaren aldarria euskara dela ulertzen dudalako. Oker baldin banago, argitu dezatela aurretik eta gero erabakiko dugu joan ala ez.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eman du zeresana, bai, igandean hemen bertan idatzi nuen artikuluak \u2014Korrika eta ETAren presoak. Beste behin, elkarrizketa sortu da Interneten, blog honetan eta Twitter-en, eta bertan parte hartu dugu euskaltzale talde batek, bi ikuspegi nagusirekin: batzuek Korrika euskararen aldeko aldarrikapen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/03\/31\/eta-zer-dio-korrikak-berak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[366,2093,57],"class_list":["post-597","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-eta","tag-euskara","tag-korrika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/597","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=597"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/597\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=597"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=597"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=597"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}