{"id":585,"date":"2009-04-16T08:00:12","date_gmt":"2009-04-16T08:00:12","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/sustatu-vs-zuzeu"},"modified":"2009-04-16T08:00:12","modified_gmt":"2009-04-16T08:00:12","slug":"sustatu-vs-zuzeu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/04\/16\/sustatu-vs-zuzeu\/","title":{"rendered":"Sustatu vs ZuZeu?"},"content":{"rendered":"<p>Atzo izar bat gehiago agertu zen, erabat berria, euskarazko komunikazioaren esparruan: <a href=\"http:\/\/zuzeu.com\/\">ZuZeu<\/a> albistari digitala. Harritzekoa bada ere, <a href=\"http:\/\/twitter.com\/marbeloa\/status\/1527301207\">salbuespenak salbu,<\/a> sarean ez nuen igarri bozkario berezirik, euskaraz bizi garenon informazio esparrua zabalduko delako (<a href=\"http:\/\/sustatu.com\/1239776563\">Sustatun,<\/a> adibidez, albisteak ez zuen erantzunik jaso), baina bai <a href=\"http:\/\/twitter.com\/iPtx\/statuses\/1525950020\">zelabaiteko kezka,<\/a> <a href=\"http:\/\/zaldiero.armiarma.com\/129.htm\">Hasier Etxeberria<\/a> ZuZeu albistariko bultzatzaile nagusiak <a href=\"http:\/\/komunikariak.ning.com\/forum\/topics\/zuzeu-albistari-digitala\">Komunikariak<\/a> sarean idatzi eta Sustatun bertan agertutakoagatik: \u201cBehingoagatik euskarazko sarearen tripetan konpetentzia dagoela dirudi\u201d.<\/p>\n<p><b>Bat bitan banatzen da?<\/b><br \/>\nErrepikatu egingo al da, beste behin, euskaldunon arteko betiko<br \/>\nmadarikazioa, alegia, bat bitan banatzen dela beti? Euskaltzaindia vs<br \/>\nEuskarazaintza, HPS vs Kontseilua\u2026 Kanpotik ari naiz hitz egiten, baina<br \/>\nez zait iruditzen beldur horrek funts sendorik duenik, hasteko ZuZeu ez<br \/>\ndelako Sustaruren eszisioa. Antza denez, Hasier Etxeberriak eta<br \/>\nLuistxo Fernandezek elkarrekin hitz egin zuten ea zerbait egin<br \/>\nzezaketen <font color=\"rgb(0, 0, 0)\">batera<\/font>, baina ez bide ziren ados jarri. Kito.<\/p>\n<p>Nik, berriz, beste modu batean ikusten dut egoera. Nire autoaren<br \/>\nirratian hainbat irrati-emisora dauzkat memorian sartuta: Euskadi<br \/>\nIrratia, Gaztea, EITB Irratia, Herri Irratia\u2026 Hori bitasuna baino<br \/>\ngehiago da: lautasuna, bai, gutxienez. Baina ez naiz kexatzen,<br \/>\neskertzen baitut aukera gehiago izatea.<\/p>\n<p>Iruditzen zait batak zein besteak \u2014Sustatuk nahiz ZuZeuk\u2014 posizionatzea<br \/>\ndutela desafio handien euskal sarelarioi begira, produktu desberdinak<br \/>\neskaintzea, nahiz eta biek informazioa erabili lehengai, eta<br \/>\nhorretarako, asmatu beharko dute erabiltzaileei entzuten.<\/p>\n<p><b>Flickr eta Facebook<\/b><br \/>\nBeharbada adibide bat jarrita hobeto ulertuko da zer esan nahi dudan. <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/\">Flickr<\/a> 2004an sortu zen jendeak argazkiak parteka zitzan Interneten. Beraz, argazkiak dira bere espezialitatea. <a href=\"http:\/\/www.facebook.com\/\">Facebook,<\/a> ostera, urte berean jaio zen, baina sare sozial gisa.<\/p>\n<p>Kontua da gaur egun askoz ere argazki gehiago daudela Facebooken Flickr-en baino, nahiz eta hori ez izan <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Mark_Zuckerberg\">Mark Zuckerberg<\/a>-en<br \/>\nhasierako asmoa. Horrek kalterik ekarri dio Flickr-i? Bat ere ez.<br \/>\nZergatik? Bitartean, Flickr ere aldatzen joan delako: hasieran zen<br \/>\nzerbitzu bat familiari eta lagunarteari begira, baina azken urteotan,<br \/>\naldatzen joan da, eta gaur egun da argazkizale potenteen sare eta<br \/>\nerakusleiho globala. Flickr-ek erakutsi du badakiela entzuten, eta joan<br \/>\nda sortzen bere erabiltzaileek aldian-aldian eskatutako azpiegiturak.<br \/>\n(Gainera, argazkizale sutsu horietako askok eta askok <i>pro<\/i> kontua dute Flickr-en, eta urtean 25 dolar ordaintzen dute, argazkiak muga barik igotzeko)<\/p>\n<p>Hala Flickr-ek nola Facebookek argazkiak kudeatu behar dituzte euren<br \/>\nnegozioetan, baina biak dabiltza olatuaren aparretan, bakoitza bere<br \/>\nnortasunarekin.<\/p>\n<p><b>Sustatu eta ZuZeu<\/b><br \/>\nAtzo ezkero, beste panorama bat dugu euskarazko komunikazio digitalean,<br \/>\norain aukera bat gehiago dugulako. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu:<br \/>\nSustatuk ia zortzi urteko historia, sinesgarritasuna, eta<br \/>\netorkizunerako asmoak. ZuZeuk, ilusioa eta anbizioa gauzak ondo<br \/>\negiteko. Arrakasta izango dute, asmatzen badute euskal sarelarion<br \/>\nnahiak entzuten eta interpretatzen. Nik horixe opa diet.<\/p>\n<p>Bitartean, \u201ckanta dezagun denok, hau degun alaia, ZuZeu jaio da-eta, kanta aleluia!\u201d<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo izar bat gehiago agertu zen, erabat berria, euskarazko komunikazioaren esparruan: ZuZeu albistari digitala. Harritzekoa bada ere, salbuespenak salbu, sarean ez nuen igarri bozkario berezirik, euskaraz bizi garenon informazio esparrua zabalduko delako (Sustatun, adibidez, albisteak ez zuen erantzunik jaso), baina &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/04\/16\/sustatu-vs-zuzeu\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[5,358],"class_list":["post-585","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-sustatu","tag-zuzeu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/585","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=585"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/585\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=585"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=585"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=585"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}