{"id":567,"date":"2009-05-08T07:45:14","date_gmt":"2009-05-08T07:45:14","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/gau-berezia"},"modified":"2009-05-08T07:45:14","modified_gmt":"2009-05-08T07:45:14","slug":"gau-berezia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/05\/08\/gau-berezia\/","title":{"rendered":"Gau berezia"},"content":{"rendered":"<p>Herenegun, <a href=\"http:\/\/www.chelseafc.com\/page\/Welcome\">Chelsea<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.fcbarcelona.com\/web\/catala\/\">Bar\u00e7a<\/a> futbol taldeek hasi zutenean itzuliko partidaren bigarren zatia, Bego eta biok Tangerrera joan ginen, gure auzoko aspaldiko taberna batera. Jende ezagunez beteta zegoen: Juan Mari, I\u00f1aki, Balen, Ramon\u2026, batzuk afaltzen, besteak tragoa hartzen, baina denak pantailari begira. Ni ere jarri egin nintzen, kafesne bat eskuetan.<\/p>\n<p>Berrogeita bost minutu zirraragarriak izan ziren: Chelsea hobeto ari zen jokatzen, baina Bar\u00e7ak ez zuen amore ematen, penalty bat barkatu zieten katalanei, baina azken ordu erdia ia hamar jokalarirekin egin behar izan zuten, sufritzen. Nire begiek argi ikusten zuten Bar\u00e7ako jokalariak ezinean ari zirela, baina nahi nuen eurek irabaztea.<\/p>\n<p>Azkenaren azkenean, dena galduta zirudienean, Bar\u00e7aren jarraikitasunak fruitua eman zuen, Iniestaren ostikada ikusgarriarekin. Behin bakarrik jaurti aurkariaren atera, eta bertan asmatu! Txaplieguak bezala egin genuen denok gora, orro koral batean. Eta ni tartean. Pozik irten nintzen tabernatik, pentsatzen bainuen Bar\u00e7ak merezi zuela finalera iristea, denboraldi osoan hain ondo, ikusgarri eta ausart jokatuta.<\/p>\n<p>Etxera bidean, Aitor iturginak perspektiban jarri zidan partida: \u201cChelseari lapurtu egin diote partida\u201d, esan zidan, \u201cakats bat egin du, hori bai, bigarren golik ez sartzea, baina, bestela, arbitroak zerikusi handia izan du emaitzan\u201d. Hala ere, oheratu nintzen pentsatuz ikusi berri nuela partida bat, ahazten ez den horietakoa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herenegun, Chelsea eta Bar\u00e7a futbol taldeek hasi zutenean itzuliko partidaren bigarren zatia, Bego eta biok Tangerrera joan ginen, gure auzoko aspaldiko taberna batera. Jende ezagunez beteta zegoen: Juan Mari, I\u00f1aki, Balen, Ramon\u2026, batzuk afaltzen, besteak tragoa hartzen, baina denak pantailari &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/05\/08\/gau-berezia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[232,1059,1060,473],"class_list":["post-567","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-barca","tag-chelsea","tag-tanger","tag-telebista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/567","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=567"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/567\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=567"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=567"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=567"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}