{"id":549,"date":"2009-06-10T08:28:33","date_gmt":"2009-06-10T08:28:33","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/anaia-txikia"},"modified":"2009-06-10T08:28:33","modified_gmt":"2009-06-10T08:28:33","slug":"anaia-txikia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/06\/10\/anaia-txikia\/","title":{"rendered":"Anaia txikia"},"content":{"rendered":"<p>Zenbait adituk Anaia txikia esaten diote lan egiteko era honi. <a href=\"www.amazon.com\/\">Amazon<\/a> liburu dendan<br \/>\nsartzen garen bakoitzean, arrastoak uzten ditugu: liburu jakin<br \/>\nbatzuetan bakarrik egiten dugu klik, guri interesatzen zaizkigunak.<br \/>\nAmazonen robotak, anaia txikiak, zaindu egiten ditu gure mugimendu<br \/>\nguztiak, eta ondorioak ateratzen ditu: \u201cJoxeri gustatzen zaizkio<br \/>\nteknologia berrietako liburuak, diseinuari buruzkoak eta Apple<br \/>\nenpresaren produktuak lantzen dituztenak\u201d. Hori horrela da. Hortik<br \/>\naurrera, Amazonek astean behin bidaltzen dit mezu bat posta<br \/>\nelektronikora, eta mezu horretan ematen dit informazioa ustez niri<br \/>\ngustatzen zaizkidan liburu horien inguruan.<\/p>\n<p>Horrekin batera,&nbsp; klik egiten dudanean liburu batean, Amazonek esaten<br \/>\ndit: &#8220;liburu hori erosi duen zenbait jendek beste liburu hauek ere<br \/>\nerosi ditu&#8221;, eta erakutsi egiten dit zer liburu diren horiek. Behin<br \/>\nbaino gehiagotan, kontuan hartzeko proposamenak ikusi ditut iradokizun<br \/>\nhorretan. Ikusten? Amazonek zelatatu<br \/>\negiten nau, zelatatu egiten gaitu, baina informazio hori erabiltzen du<br \/>\nbere zerbitzua hobetzeko. Horregatik esaten zaio teknika horri Anaia<br \/>\ntxikia, eta ez Anaia handia, azken honek oso konnotazio negatiboak<br \/>\ndituelako, esan nahi baitu kontrola eta zaintza, askatasuna murrizteko.<\/p>\n<p><a href=\"www.google.es\/\">Googlek<\/a><br \/>\ngauza bera egiten du. Etengabe ari da ondorioak ateratzen guk bere<br \/>\nbilatzailean uzten dugun informazioan, guri eskaintzeko bere zerbitzuak<br \/>\nmodu zehatzagoan. Googlek ez digu kobratzen bilatzailea, posta<br \/>\nelektronikoa edo Office paketea erabiltzeagatik, baina, horren truke,<br \/>\npublizitatea bidaltzen digu bilaketa bakoitzean, oso publizitate<br \/>\ndiskretua, bilaketaren eskuineko zutabean. Kontua da publizitate horrek<br \/>\nzerikusia duela guk egindako bilaketarekin. Beraz, hartzen du balio<br \/>\nerantsia: bilaketak ez badu balio, akaso publizitatean aurkituko dugu<br \/>\ngeure galderaren erantzuna. Hor ere Anaia txikia ari da lanean, gure<br \/>\nmesederako.<\/p>\n<p>Gai hau ere jorratu nuen joan den asteazkenean <a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/ekt\">Euskal Kulturgintzaren Transmisioa<\/a> ikastaroan, eta ikus daiteke bertan erabili nuen <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/internet-elkarrizketa-da\">aurkezpenean.<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbait adituk Anaia txikia esaten diote lan egiteko era honi. Amazon liburu dendan sartzen garen bakoitzean, arrastoak uzten ditugu: liburu jakin batzuetan bakarrik egiten dugu klik, guri interesatzen zaizkigunak. Amazonen robotak, anaia txikiak, zaindu egiten ditu gure mugimendu guztiak, eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2009\/06\/10\/anaia-txikia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[117,1037,35],"class_list":["post-549","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-amazon","tag-anaia_txikia","tag-google"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/549","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=549"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/549\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=549"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=549"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=549"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}